ARTE ESZENIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal konpainiek sei hautagaitza lortu dituzte Max Sarietan

Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza konpainiek eta Jose Luis Raymond eszenografoak bost sari eskura ditzakete ekainaren 16an Iruñeko Gayarre Antzokian emango diren sarietan.

Aitziber Garmendia, hautagaien artean. Argazkia: Tanttaka
Aitziber Garmendia, hautagaien artean. Argazkia: Tanttaka

Euskal konpainiak txokorik txoko izango dira Max Sarien hurrengo edizioan, hiru konpainiak (Marie de Jongh, Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza) eta Jose Luis Raymond eszenografoak sei izendapen izango baitituzte. Ekitaldia ekainaren 16an izango da, Iruñeko Gayarre Antzokian.

Marie de Jonghen hautagaitzen artean, Haur, Gazte edo Familientzako Ikuskizun Onenaren Saria eta Jantzien Diseinu Onenaren Saria, "Mr. Bo" lanagatik. Bestalde, Tanttaka Teatroa finalista da Antzerki ikuskizun onenaren eta Emakumezko aktore onenaren (Aitziber Garmendia) kategorietan, "Del color de la leche/Esnearen kolorekoa" lanagatik. Bere aldetik, Kukai Dantzak "Euskorleans" Kale Ikuskizun Onenaren hautagaitza jaso du.

Halaber, Jose Luis Raymond eszenografoa espazio eszeniko onenaren atalean izendatuta dago, Laura Ordasekin batera "Un monstruo viene a verme" obrarako egin duen lanagatik.

Izendapen gehien jaso dituztenen artean "Casting Lear" eta "El día del Watusi" daude, launa hautagaitza eskuratuta. Gainera, sari bereziak ere eman dira jakitera: ohorezko Max saria, Juan Margallo eta Petra Martinezentzat; izaera sozialekoa edo amateurra, Ignacio Aranguren eta Vicente Galbeterentzat, Navarro Villoslada Institutuko Antzerki Eskola Tailerrean egindako lanagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X