Artea
2024/12/24 - 11:11
Delia Izabel, kafearekin mihiseak margotzen dituen artista
Delia Izabel artista 1979an jaio zen Venezuelan, eta duela hamar urte etorri zen Nafarroara. Mihiseak bere ilearekin margotzen ditu pintzel gisa, eta kafea erabiltzen du pintura gisa. Bere oihaletan, emakumeei bizia ematen die, kaficultoreak edo indigena guajirak ikusaraziz.
2024/12/20 - 12:56
EHUko Arte Ederretako ikasleen lanen erakusketa, Bilbon ikusgai
Hiru graduetako ikasleen lanak aurkeztu dituzte Bizkaia Aretoan. Urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai Gradu Amaierako Lanen XI. erakusketa.
2024/12/16 - 14:43
Gipuzkoa, totalitarismoak, floraren irudikapena eta Amazonia, San Telmo Museoaren aztergaiak 2025ean
Lau erakusketa nagusiez gain, Argia dantza taldeaz eta Jazzaldiaren 60 urteko ibilbideaz gehiago jakiteko aukera ere eskainiko du datorren urtean, Donostian, "Euskal Gizartearen eta Herritarren Museoak".
2024/12/14 - 20:33
Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da
72 urterekin hil den artistak eskultura ugari utzi ditu, bere jaioterrian ez ezik, baita Bilbon, Donostian eta hainbat museotan ere.
2024/12/12 - 11:58
Arte Ederren Bilboko Museoko lanak atzeratu egingo dira
2025eko uztailerako gauzatua behar zuen Agravitas proiektuak, baina, lanean ari den enpresa baten arazo ekonomikoak direla eta, 2025eko azarora atzeratu dute amaiera data.
2024/12/04 - 21:39
Tarsila do Amaral (Brasil) eta Helen Frankenthaler (AEB) artisten lanak, Guggenheimen izango dira 2025ean
Bi artisten obrek irekiko dute Bilboko museoaren erakusketa-egutegia datorren urtean.
2024/12/02 - 13:50
''Kalteen mapa'' egiten zaie artelanei garraiatu aurretik, kontserbazio protokoloari jarraituta
Arte Ederren Bilboko Museoko 28 artelan Sevillara bidali dituzte "Grecotik Zuloagara" erakusketarako. Bidaiatzeko aurretik egindako lan eskerga azaldu digute Arte Ederren Bilboko Museoko kontserbazio-arduradunek.
2024/11/29 - 19:29
Denboraren kapsulan sartuko du ikuslea Paul Pfeifferrek, pantailaz pantaila
Pantailen bidez heltzen zaizkigun irudien eta hotsen atzean dagoen poesia bilatu nahi du Paul Pfeiffer sortzaile estatubatuarrak. Guggenheim museoak haren lana erakutsiko du, Europan sekula egin duen erakusketarik handienean, azaroaren 30etik martxoaren 6ra.
2024/11/25 - 13:40
''Un pedazo de cielo cristalizado'' Artium Museoko sarreran dagoen lan erraldoiaren garbiketari ekin diote
Javier Perez artista bilbotarraren lanak beira puztuko 12.000 anpulu ditu, banan-banan garbitu behar direnak. Veneziako Bienalak eskatutako lan honek distira berreskuratuta, Artiumeko atariak ere bere distira berreskuratuko du.
2024/11/13 - 15:51
Artearen euskal ekosistemak ongietorria egin dio Miren Arzalluzi
Miguel Zugaza Arte Ederren Bilboko Museoaren zuzendariarekin, Clara Montero Tabakalerako kultura zuzendariarekin eta Beatriz Herraez Artiumen zuzendariarekin hitz egin dugu Guggenheimen hurrengo zuzendaria Miren Arzalluz izango dela jakin ostean.
2024/11/13 - 14:30
Donostiako txorien kantuak esploratzen dituen soinu instalazioa, Tabakaleran
pantea artista iraniarrak migrazioaz, ekologiaz eta gizakienak ez diren bizimoduez hausnartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak, bere lanaren bidez.
2024/11/12 - 15:47
Bilboko Guggenheim Museoaren Patronatuak Miren Arzalluz izendatu du museoaren zuzendari berri
Horrela, Arzalluzek Juan Ignacio Vidarte ordezkatuko du, orain arte museoaren zuzendari bakarra izan dena; 32 urteko ibilbidearen ondoren utziko du kargua. Zuzendari berriak apirilaren 1ean hartuko du kargua.
2024/11/12 - 14:50
Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendari berriaren profila
Miren Arzalluz izango da gaurtik Bilboko Guggenheim Museoaren zuzendaria. Xabier Arzalluz EAJko buruzagi historikoa zenaren alabak eta orain arte Pariseko Palais Gallieraren zuzendaria izan denak hartuko du Juan Ignacio Vidarteren lekukoa.
2024/11/12 - 14:43
Miren Arzalluz izango da Bilboko Guggenheim Museoko zuzendari berria
Azken sei urteetan, modaren inguruan mundu osoan dagoen museorik garrantzitsuena zuzendu du Arzalluzek, Parisko Palais Galliera, hain justu. Apirilaren 1ean hartuko du kargu berria.
2024/11/12 - 14:35
Miren Arzalluz, Balenciagaren lanaren inguruan mundu osoko aditurik handiena
Modaren eta artearen munduan nazioarteko erreferente bihurtuta itzuliko da Euskal Herrira.
2024/11/09 - 17:35
Nestor Basterretxearen ''Araba'' eskulturak kokapen berria dauka gaurdanik: Araia herriaren sarrera
Kokapen berria Basterretxea familiak eta Asparrengo Udalak aukeratu dute. Eskultura 2021eko maiatzaren amaieran aurkitu zuten mendizale batzuek, 20 urte desagertuta egon ostean.
2024/11/08 - 17:47
Miñaogutxiko elizan horma-pintura ''paregabeak'' berreskuratu dituzte
Miñaogutxiko Done Bikendi Martiriaren elizako gangetako hezetasun irazteen ondorioz, kareztadura askatu zen, eta, horri esker, marrazki geometrikodun horma-pintura gorriak aurkitu zituzten.
2024/11/07 - 10:57
Urtebete barru amaitu nahi dute Bilboko Euskal Museoaren birmoldaketa integrala
Egiturak indartu behar izan dituzte, proiektuan jasota ez zeuden egiturazko gabeziak agertu baitira lanak abiatutakoan, eta proiektua urtebete luzatu eta ia sei milioi euro (% 40,68 gehiago) garestitu da.
2024/10/31 - 15:41
Joxerra Melguizori eskainitako erakusketa, Gasteizko Artium museoan, otsailaren 9ra arte
Azken hamar urteetan artistak eguneroko gisa egindako muralaren zati bat erakusten du. Arlo sozial, pertsonal eta artistikoko ia 1.000 piezaz osatutako muralak agerian jartzen du artistak prozesuarekiko duen zaletasuna.
2024/10/29 - 15:32
Arte Ederren Bilboko Museoak Arriola-Lerchundi Liburutegiko eskuizkribuen sorta hautatu bat bildu du
XII. mendetik XIX. mendera bitartean datatutako 40 eskuizkribuko sorta bat paratu dute Bilboko museoan. Jose Maria Arriola bilbotar notarioak eta Rosa Lerchundi haren emazteak 20.000 ale inprimatu dauzkate, horien artean 140 inkunable, eta 15.000 eskuizkribu.