Albiste dira
Euskal Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebete barru amaitu nahi dute Bilboko Euskal Museoaren birmoldaketa integrala

Egiturak indartu behar izan dituzte, proiektuan jasota ez zeuden egiturazko gabeziak agertu baitira lanak abiatutakoan, eta proiektua urtebete luzatu eta ia sei milioi euro (% 40,68 gehiago) garestitu da.
Euskal Museoko lanetarako bisita
Euskal Museoko lanetarako bisita

Bilboko Euskal Museoaren birmoldaketa integrala "hazkunde fasean" sartu da, Euskal Museoak berak ohar batean jakinarazi duenez. Orain arte, zimendu lan ugari egin dira, proiektuan jasota ez bazegoen ere, egiturazko arazoak aurkitu baitzituzten lanei ekindakoan.

Egitura indartzeko lan horiek urtebete atzeratu dute Euskal Museoa irekitzeko aurreikusta zegoen data, eta, Aldundiak eman dituen datuen arabera, % 40,68ko gainkostua eragin dute, gainera; aparteko 4.032.100,47 euroko ekarpena egin behar izan da. Guztira, 20.077.966,83 euroko aurrekontua hartu beharko dute beren gain Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, erdibana.

Lanen azken fasean, lau eraikinetako solairuak (Kurtze, Miserikordia, Unamuno eta Klaustroa) "armatzen" ari dira. Aurreikuspenen arabera, urtebete barru amaituko dira lanak, eta Museoa irekitzeko moduan izango da, egiteko arkitektonikoa garatzen den erritmo berean ari baitira lanean eraikin berriak hartuko duen museografian. 

Museoak % 44 handituko du erakusketa espazioa, 6.400 metro karratu eduki arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertibil erakusketaren 44. edizioak 18 artista berriren lanak bildu ditu

Rekalde aretoan zabaldu dute Bizkaiko artista berriei laguntzeko erakusketa ibiltaria. Urriaren 18ra arte egongo da Bilbon, eta handik Barakaldora (urriak 21-azaroak 5), Basaurira (azaroak 6-29) eta Igorrera (azaroak 30-abenduak 30) egingo du. Lehen, bigarren eta hirugarren sariak Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok, Natalia Suarez Ortiz de Zaratek eta Jone Elorriaga Sotok irabazi dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X