Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia

Ondarroa, egunsentian
18:00 - 20:00
Ondarru sorioneku, Getari jostari eta Azpeitiara sartu-irten txikia
Ondarroan, urtarrilaren seigarrenean egindako bertso saioa eta Getaraiko Balentziaga museoan urtarrilaren 15 garrenean izandakoa izango ditugu ardatz. Bietan ere txapelketaren ondorena eta umorerako joera nabaritu ahal izango dugu. Azpeitian ospatzen ari diren bertso egunean izango denaren berri ere jaso dugu. Eta gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X