Bertsolaritza
2024/03/15 - 15:02
Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en
Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/15 - 14:41
Arabako Bertsolari Txapelketako finala, larunbatean, eitb.eus-en
Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Arabako bertsolari onena izateko lehiatuko dira Antzoki Zaharrean. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
2024/03/13 - 15:09
Dena prest, Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako
Larunbatean, martxoak 16, lehiatuko dira Peru Abarrategi egungo txapelduna, Aroa Arrizubieta, Paula Amilburu, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Asier Otamendi Gasteizko Principal antzokian, 17:30etik aurrera. Finala zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en eta ETB4n.
2024/01/26 - 09:08
Bertso Eguna, larunbatean Gernika-Lumon
10:30etik ordu txikietara arte gozatuko dute bertsozaleek programazioaz. Oholtza gainean, saio nagusian, Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saio Alkaiza.
2024/01/14 - 13:58
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa urtarrilaren 28tik martxoaren 16ra jokatuko da
Printzipal Antzokian izango da finala, Gasteizen, hiru final-laurdenen eta bi finalerdi jokatu ondoren.
2023/12/17 - 20:07
Ibarzabal: ''Honek denak ez luke zentzurik izango sortzen den ilusio horrengatik guztiagatik ez balitz''
Izan zezakeen biharamun onenarekin esnatu da Nerea Ibarzabal, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan garaile izan eta gero, bigarrenez jarraian. Beste batzuk erreferente izatetik beste batzuen erreferente izatera igaro da.
2023/12/16 - 23:12
Nerea Ibarzabal 2023ko Bizkaiko bertsolari txapeldunaren agur bertsoa
Nerea Ibarzabal Salegik irabazi du larunbat honetan Bilboko Miribillan jokatu den 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala, 1.036,5 punturekin. Jone Uria Albizuri izan da bigarrena, 1.029,5 punturekin.
2023/12/16 - 22:58
Nerea Ibarzabalek irabazi du 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala
Jone Uria eta bien artean jokatu dute azken buruz burukoa, eta Xabat Galletebeitia izan da hirugarrena. Bigarren txapela da Nerea Ibarzabalentzat, 2021ean ere berak eskuratu baitzuen.
2023/12/16 - 09:27
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Bilbao Arenan, eta zuzenean eitb.eus-en eta ETBn
Gaur, abenduak 16, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak, Gorka Pagonabarragak, Jone Uriak, Oihana Bartrak, Onintza Enbeitak, Xabat Galletebeitiak eta Nerea Ibarzabal txapeldunak.
2023/12/12 - 14:52
Bilbao Arena eta zortzi bertsolari finalistak, larunbaterako gertu
Larunbatean, abenduak 16, jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak, Gorka Pagonabarragak, Jone Uriak, Oihana Bartrak, Onintza Enbeitak, Xabat Galletebeitiak eta Nerea Ibarzabal txapeldunak.
2023/12/03 - 18:35
Julio Soto: ''Sumatzen nuen ondo ari nintzela eta kalkulatzen nuen goiko tropeltxoan egongo nintzela''
Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta biharamunean, pozik ikusi dugu Julio Soto, batetik, "asebetetasuna" ematen duelako oholtzan ondo aritu izanaren sentsazioa izateak, eta, bestetik, txapela irabazteak bertso-plazak ere ekartzen dizkiolako bertsolariari.
2023/12/02 - 23:41
Julio Soto txapeldun, seigarrenez
1.048,5 puntu eskuratu ditu Sotok, eta Eneko Lazkoz izan da bigarren, 1.045,5 bilduta. Xabat Illarregi Marzol, Joanes Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar, Josu Sanjurjo Altzuri, Saats Karasatorre Martinez eta Sarai Robles Vitas izan dira ondorengoak finalean, ordena horretan.
2023/12/02 - 23:33
Gatazka guztien gainetik gizakiarengan sinetsi nahi duela abestu du Julio Sotok txapela jantzita, agurrean
Gaza, Sahara, etorkinak, eskaleak, nortasun sexual ezberdinak, emakumea, euskara... horiek guztiak aipatu ditu Julio Soto Ezkurdiak, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako garaikurra buruan zuela, azken agurra egin duenean.
2023/12/02 - 10:35
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala jokatuko da gaur Anaitasunan, eta zuzenean emango du eitb.eus-ek
Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol lehiatuko dira, Iruñean.
2023/12/01 - 15:52
Jon Enbeita bertsolari, idazle eta abeslariarentzat izan da 2023ko Ohorezko Lauaxeta saria
Euskal kulturgintzan egindako ibilbidea eskertzeko eman diote saria. Poesian Libe Goitia eta Angel Erro izan dira sarituak. Ikus-entzunezkoen atalean Oier Plazak jaso du garaikurra Memoria lurperatua dokumentalagatik.
2023/11/27 - 10:47
Zortzi finalistak prest dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako
Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saats Karasatorre Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Sarai Robles Vitas eta Xabat Illarregi Marzol lehiatuko dira larunbatean, Iruñean.
2023/11/25 - 23:13
Nerea Ibarzabalek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa eta osatu da finala
Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti arituko dira kantari finalean, abenduaren 16an, Bilbon.
2023/11/23 - 09:44
Bertso Eguna urtarrilaren 27an izango da, Gernika-Lumon
Egun osoko plana izango da: bertso poteoa, bazkaria eta bertso saio nagusia. Abenduaren 19an jarriko dituzte sarrerak salgai.
2023/11/19 - 22:47
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta argitu da Nafarroako Txapelketa jokatuko duen zortzikotea
Hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.
2023/11/18 - 21:47
Hazparke taldeak irabazi du Taldekako Xilaba bertso txapelketa
Irantzu Idoate, Ortzi Idoate eta Nahia Sascok jantzi dute Iparraldeko taldekako bertsolari txapelketako txapela.