Bertsolaritza

Todos listos para el Tour.
2023/07/01 - 15:05

Garai bateko bizikleta kontuak, Eider Perezen agurra eta Zarauzko bertsoak

1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederatzikoa Gorrititik nora joango ote zaigu orain? Entzun!
Erraldoiak eta buruhandiak DOnostian
2023/06/24 - 16:10

Hastear da herriz herriko festa garaia; Anoetan eta Ereñotzun izan gara

Euskal Herrian, bata bestearen atzetik iritsiko da herri eta auzoetako jaien txanda. Guk ibilbideari Anoetan eta Hernaniko Ereñotzu auzoan ekin diogu. Bateko eta besteko bertsoaldiak hautatu ditugu; beroa, bertso-saioaren lekua, kuadrilako kontuak eta atzerrikoak ere jasoko ditugu, gaurkotasunari begiratu eta hauteskundeak hizpide hartuta. Bederatzikoak ere jauzika jarraitzen du. Erronkaritik Lazkaora iritsi zen eta orain, jakin nahi al duzu nora bidali duten?
Ekologia
2023/02/25 - 15:00

Donostia inguruan, ama-lurra esnatuz eta energia burujabetzaz mintzatuz

Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, Santa Ageda bezperan egindako bertso-saioko bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Kopla-kantari eta makilarekin lurra esnatuz aritzeaz gain, Añorgan bezperan egindako saioko bertsoaldi batzuk ere hautatu ditugu. Ea bada, umorearen berotasunarekin denbora-tarte atsegin bat pasatzeko adina osatzen dugun. gure bederatzikoa ere Donostia aldean dabil. Nora joango ote da orain?
Uztapide
2023/02/18 - 14:00

Zuri-beltzeko garaietako altxorrak, inauteri eta umore kutsuz

Futbolaren eraginak emango digu bertsotarako gaia. Euskalduna futbol taldearen mendeurrena dela eta bertso derbia antolatu zuten, lehen pausuak gogoratuz. Urte batzuetan aurrera eginda, 1958an, Parisen egingo dugu beste geldialdia; Xalbador, Mattin, Uztapide eta Basarri entzungo ditugu kantuan; Frantziako webgune batean entzungai jarri dituzten audioak dira eta tesi baterako bidea ere eman dutel akontatuko dizuegu. 1994ko Lekeitioko inauterietako bertsoaldi bat edota Azpeitiako bertso-egunean Zulo-Zabal Elkartean entzundakoak ere batu ditugu gure bederatzikoarekin batera.
PRIMERA NEVADA EN HERRERA ELURRA ARABA EGILEA IZASKUN VALLEJO
2023/01/21 - 15:00

Elur giroan memoria astinduko dugu Amurrioko eta Orioko umoreari eutsiz

Elurrak eman digu hizpidea azken egunetan eta bertsotan behin baino gehiagotan atera izan da gaia. Bada 1997ko urtarrilaren 4ko saio batean topatu dugu horren adibidea. 2023ko urtarrilaren 4ko Amurrioko saioa edota joan den abenduan Orion egindakoa ere aletuko ditugu. Zestoan ere egingo dugu geldialdia, memorian gorde beharrekoak paperean gode dituenarekin solasean aritzeko; horrek aitzakia eman digu Lazkao Txikik sehaskari kantatutakoak berritzeko, gure bederatzikoa ahaztu gabe noski.
« 4 5 6 ... 20 »