Pandemiaren aurreko saio kopuruen parean iaz, bertso plazan
Bertso saioen kopurua koronabirusaren pandemiaren aurreko kopuruetara itzuli da, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, bertso plazari buruz ari garela.
Xenpelar Dokumentazio Zentroaren arabera, 1.069 saio izan ziren plazan: jaialdiak, lagun-artekoak (bertso bazkari eta afariak), librekoak eta bat-bateko bereziak (musikatuak, tematikoak, tramak…). Erkatze aldera, 2019an, 1.130 izan ziren guztira, eta 2015ean, 1.201.
Saio horietan guztietan parte hartu duten bertsolariei dagokienez, genero parekotasunean nabaria da aurrerapausoa; 2019an bertsolarien ia bi heren gizonezkoak ziren, eta 2022an % 53,2koa izan da gizonen ehunekoa. Datu horietan, nolanahi den, txapelketatako saioak ere daude zenbatuta.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 2022an plazan saioren bat egin zuten 350 bertsolarien % 39,8 gipuzkoarrak ziren, % 29,8 bizkaitarrak, % 10,6 nafarrak, % 10 arabarrak eta % 9,7 Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherekoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Miren Artetxe gailendu da Xilaba Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan eta zuzenean sailkatu da finalerako
Baigorrin jokatu den final aitzinetakoan Maddalen Arzallus izan da bigarrena. Datorren larunbatean Bardozen jokatuko da Ipar Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren bigarren final aitzinekoa.
Patxi Etxeberria bertsolaria zendu da, 95 urte zituela
Bertsolari oriotarra ia 60 urtez aritu izan da oholtzaz oholtza eta plazaz plaza bertsotan.
Aitor Etxebarriazarragak jantzi du txapela
Onintza Enbeita izan du lehiakide buruz burukoan, eta puntu erdiko aldea izan da bien artean: 1.163 puntu jaso ditu lehen sailkatuak eta 1.162,5 bigarrenak. Bizkaiko laugarren finala zuen gaurkoa bertsolari gernikarrak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, zuzenean
Zortzi bertsolari ariko dira finalean txapelaren bila.
Zortzi bertsolariak, Bizkaiko finalerako prest
Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Gorka Pagonabarraga, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia nor baino nor gehiago arituko dira larunbatean, abenduak 20, Casilla kiroldegian, Bilbon. Arantza Plaza bertso irakasleak jarriko dio txapela eguneko bertsolaririk onenari.
Leitzan hartu gaitu Xabat Illarregik, Nafarroako bertsolari txapeldun berriak
Xabat Illarregi Marzol leitzarra da Nafarroako bertsolari txapeldun berria. Azken txanpan anaiarekin kantatu zuen buruz burukoak txapelak baino poz handiagoa eragin ziola esan digu.
Xabat Illarregik euskarari "zentralitatea" eman nahi izan dio finalean
Nafarroako bertsolari onenaren txapela jaso berritan egindako lehenengo elkarrizketa.
Euskarari eta anaitasunari eskaini dio azken agurra Xabat Illarregi txapeldunak: “Hizkuntzarik ez duen herri bat ez da herri izango”
Xabat Illarregi leitzarrak irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa, lehenengoz. Azken agurrean, Joanes anaiari eskerrak emateaz gain, euskaraz egitearen beharraz eta garrantziaz aritu da.
Xabat Illarregik jantzi du Nafarroako txapela eta Joanes anaia izan da bigarrena
Illarregitar gazteenak 1.205 puntu eskuratu ditu, eta zaharrenak, berriz, 1.198,5. Bi anaiak buruz burukora iritsita, garbi zegoen leitzar bat izango zela 2025eko irabazlea. Txalo-zaparrada jaso dute biek ala biek Iruñeko Nafarroa Arenan.
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala hartuko du gaur, lehenengo aldiz, Nafarroa Arenak
Eki Mateorena eta Ekhiñe Zapiain lehenengo aldiz izango dira final handian, Soto, Lazkoz, Joanes eta Xabat Illarregi, Alkaiza eta Roblesekin batera. 2.500 ikus-entzule inguru espero dira.