Bertsolaritza
2022/12/18 - 12:32
Zortzi finalisten hasierako agurra
11:00ak pasata hasi da Bertsolaritza Txapelketaren Final handia. Zortzi bertsolari taula gainean, txapelagatik lehian, euren bertsorik onenak eskaintzeko prest.
2022/12/18 - 12:13
Zortzi finalisten sarrerak Nafarroa Arenako publikoa altxarazi du
Jendeak berotasunez hartu ditu zortzi bertsolariak. Bertsoaren plazarik garrantzitsuenean dira dagoeneko bertsolariak.
2022/12/18 - 11:41
Bertsolaritza Txapelketaren Finalaren unean uneko jarraipena, eitb.eus-en
Eitb.eus-eko kazetariak lanean daude dagoeneko hastear dagoen final handiaren gainen informazio guztia eskaintzeko. ETB1en ere jarrai dezakezue finala.
2022/12/18 - 10:54
Bertsozaleak Nafarroa Arena betetzen hasi dira pixkanaka
Nafarroa Arenak 09:00etan ireki ditu ateak eta 11:00etan hasiko da finala. Irabazlearen izena 20:15 aldera jakitea espero da.
2022/12/17 - 20:08
Kristina Mardaras Sedrun, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea
34 urterekin agertu zen plaza batera lehen aldiz, eta 1985ean Bertso Txapelketa Nagusira egin zuen salto. Aurtengo finalean lehen aldiz bildu diren hiru emakume finalistei mezua luzatu die.
2022/12/17 - 15:35
24 ordu baino gutxiago Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren final handirako
Iruñeko Nafarroa Arenan azken ukituak ematen ari dizkiote muntaiari, biharko finalean lehiatuko diren bertsolariak eta milaka bertsozale hartzeko.
2022/12/17 - 15:00
Finalaren atariko sentipen, asmo, saiakera eta finalaurrekoetako ale batzuk
Iruñeara begira jarriko gara, igandean jokatuko baita Iruñeako Nafarroa Arenan 2022ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Zortzi finalistek aste honetan azaldu dituzte euren sentsazio, gogo eta asmoak eta horiek jasoko ditugu. Finalaurrekoetan eurek botatako bertsoaldiak ere berreskuratuko dugu. gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo!
2022/12/17 - 14:38
Zortzi bertsolari finalean: nor da nor?
Maialen Lujanbio egungo txapelduna da, eta azken 25 urteetako final guztietan kantatu du. Amets Arzallusek 2013an irabazi zuen, eta faboritoen artean dago beti. Joanes Illarregi da oraingoan gazteena, 25 urterekin. Finalista guztiak ezagutu ditugu.
2022/12/15 - 10:51
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako gida praktikoa
Igandean Nafarroa Arenak hartuko duen final handirako jakingarriak bildu ditugu: zer bertsolari egongo dira? Non ikusi ahalko da? Zer ariketa egin beharko dituzte? Nafarroa Arenatik sartu eta irten ahalko da?...
2022/12/15 - 10:25
Txapelketak utzitako sorpresak, bertsoaldi onenak eta finaleko kiniela
Bertsozale amorratuak izaki, Amaia Uribe kazetaria, Gaizka Garitano futbol entrenatzailea eta Iñaki Artola pilotaria gertutik ari dira jarraitzen Bertsolari Txapelketa Nagusia. Orain arte eman duenaz galdetzeaz gain, finalera begira ere jarri ditugu.
2022/12/13 - 17:05
Dena gertu, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako
13.000 lagunek Nafarroa Arena beteko dute igandeko finalean, nor baino nor gehiago egongo direla Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
2022/12/13 - 15:49
Nafarroa Arena prest dago Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak hartzeko
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak elkarrekin izan dira gaur goizean hitzordu garrantzitsuaren eszenatokian, Nafarroa Arenan. Igandean, lehen aldiz, igoko dira hiru emakume finalaren oholtzara.
2022/12/10 - 15:00
Zortzikoa argitu aurreko azken bertsoaldiak; Bilboko Bizkaia pilotalekukoak
Argitu da dagoeneko irailean geneukan zalantza: nortzuk osatuko ote dute 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko oholtza? Zortzikoaz gain ordea Euskadi Irratiko mikrofonoek kontu gehiago ere bildu zituzte Bizkaia pilotalekuan. Gure bederatzikoarekin batera beraz, azken finalaurrekoko bertsoaldiekin batera. Entzun nahi al dituzu?
2022/12/07 - 12:33
Joanes Illarregi eta Alaia Martin, Zortziko Txikiko ariketan, Elizondon
Gaia: "Joanes semea eta Alaia gurasoa zarete. Joanes sexshop edo denda erotiko batean hasi zara lanean. Lehen lan eguna duzu gaurkoa. Denda ireki berri duzu eta zure lehen bezeroa sartu da: Alaia zure gurasoa". Joanes Illarregik Elizondoko finalaurrekoan, Zortziko Txikiko ariketan egindako lana.
2022/12/07 - 09:53
Joanes Illarregi, gaia emanda, Ganbarako ariketan, Bilbon
Gaia: "Kanportatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu". Joanes Illarregik Bilboko finalaurrekoan, Ganbarako ariketan gaia emanda egindako lana.
2022/12/07 - 09:19
Amets Arzallus, gaia emanda, Ganbarako ariketan, Bilbon
Gaia: "Kanportatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu". Amets Arzallusek Bilboko finalaurrekoan, Ganbarako ariketan gaia emanda egindako lana.
2022/12/07 - 09:03
Aitor Mendiluze, puntu-erantzunen ariketan, Bilbon
Aitor Mendiluze bertsolari andoaindarrak, Bilboko azken finalaurrekoan, puntu-erantzunetan egindako lana, Ganbarako ariketan. Honakoak ziren erantzun beharreko puntuak: "Beti korrika eta, presaka gabiltza" eta "Zertarako hartu nahi, zenuke denbora".
2022/12/04 - 15:32
Bertsolari Txapelketaren finalean, historian lehen aldiz, hiru emakume izango dira
Maialen Lujanbio, alegia egungo txapelduna, eta beste bi, Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal dira. Emakumezkoa zein gizonezkoa izan, inork ez du barkatuko eta abenduaren 18an denak lehiatuko dira txapelaren bila.
2022/12/03 - 23:56
Amets Arzallusek irabazi du Bilboko finalaurrekoa
Bilboko Bizkaia frontoian jokatu da gaurko saioa, 3.600 bertsozaleren berotasuna lagun. Iruñean kantatuko duen zortzikoa erabakita gelditu da horrenbestez.
2022/12/03 - 23:37
Hauek dira final handiko aulkiak beteko dituzten zortzi bertsolariak
Bilboko finalaurrekoaren ondoren, zehaztuta geratu da finalisten zerrenda. Batzuek badakite zer den hor egotea, beste batzuk lehen aldiz ariko dira. Hori bai, lehen finala izango da emakume bat baino gehiagorekin, orain arte Lujanbiok bakarrik lortu baitzuen finalera sailkatzea.