Bertsolaritza
2022/12/03 - 21:08
Bilboko finalaurrekoa irabazi du Amets Arzallusek: hona hemen bere agur-bertsoa
Lapurdiko bertsolaria 662 punturekin gailendu da Bilbon izandako finalaurrekoan. Bigarrena Aitor Mendiluze izan da, 661 punturekin.
2022/12/03 - 14:59
Zenbat puntu beharko dute Bilboko saioko bertsolariek Iruñeko finalera sailkatzeko?
Ezinezkoa da aurretik jakitea zenbat puntu izango duen Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko finalera sailkatuko den azkenak, baina hona hemen balizko aukera bat.
2022/12/03 - 09:56
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako azken urratsa, gaur Bilbon
Abenduaren 3an, Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek, Joanes Illarregik, Jone Uriak, Maddalen Arzallusek eta Saioa Alkaizak kantatuko dute Bizkaia frontoian. Saio hori bukatutakoan jakingo dugu zer zazpi bertsolari arituko diren finalean Maialen Lujanbiorekin batera.
2022/11/29 - 16:18
Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze, Seiko Motzean, Durangon
Gaia: Aitor eta Beñat lagunak zarete. Gertu bizi zareten arren, azkenaldian gutxitan egoten zarete elkarrekin. Aitor, Beñatek proposatu dizu hemendik aurrera astero hitzordu bat finkatzea". Gaztelumendi eta Mendiluze, Durangoko finalaurrekoan, Seiko Motzeko ariketan.
2022/11/29 - 15:14
Alaia Martin eta Onintza Enbeita, Hamarreko Txikian, Amurrion
Gaia: "Hilabeteak dira sexu lagunak zaretela. Orain arte, argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin matemindu dela. Martin eta Enbeita, Amurrioko finalaurrekoan, Hamarreko Txikiko ariketan.
2022/11/29 - 14:10
Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi, Zortziko Handiko ariketan, Baionan
Gaia: "Nerea eta Beñat Seaskako ikasleak dira. Azken urtea dute lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan jarraitzen dute". Ibarzabalek eta Gaztelumendik Baionako finalurrekoan Zortziko Handian, ofiziotan, egindako lana.
2022/11/29 - 14:00
Sustrai Colinaren Ganbarako ariketa, Baionan
Gaia: "Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu". Sustrai Colina bertsolari urruñarrak Baionako finalaurrekoan Ganbarako ariketan botatako bertsoak.
2022/11/26 - 21:15
Nerea Ibarzabal nagusitu da Baionako finalaurrekoan
671,5 puntu lortu ditu Ibarzabalek. Bigarren izan da Sustrai Colina (668 puntu) eta hirugarren Beñat Gaztelumendi (656,5 puntu). Atzetik gelditu dira Julio Soto (643,5 puntu), Unai Agirre (639,5 puntu) eta Eñaut Martikorena (584 puntu).
2022/11/26 - 20:48
Nerea Ibarzabalen agurreko bertsoa, Baionako finalaurrekoa irabazi ostean
Markinako bertsolariak 671,5 puntu eskuratu ditu larunbat arratsalde honetan Baionako Laugan izandako finalaurrekoan. Bigarrena Sustrai Colina izan da, 668 punturekin.
2022/11/26 - 15:42
Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik
Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.
2022/11/26 - 15:00
Amurriokoak, finalari begirako kontuak eta bertsularitzaren izendapena
Amurrion jokatutako finalaurrekoan entzundako bertsoaldiak hartu ditugu gaurko saioan, baina ez hori bakarrik; Bañueta kiroldegian iritziak biltzen ere aritu baitzen Euskadi Irratia. Aste honetako beste bi kontu ere jorratu ditugu: Irratiaren urteurrenaren aitzakian Iruñeatik egindako saioan, Nafarroa Arenara gerturatzeko aukera izan zuten. Jakin nahi al duzu nola antolatuko den abenduaren 18ko finala? Kontuan izateko hainbat gauza kontatu zizkiguten. Bestalde Frantziako kultura ministerioak bertsularitza kultura-ondare inmaterialaren katalogoan sartu duela ere kontatuko dizuegu.
2022/11/24 - 20:58
Bertsolaritzak kultura ondare immaterialaren izendapena lortu du Frantzian
Frantziako Kultura Ministerioak kultura ondare immaterialen katalogoan sartu du bertsolaritza. "Urtetako lanari egindako aitortza gisa" hartu du izendapena Bertsularien Lagunak elkarteak.
2022/11/23 - 13:39
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak Baionara iritsiko dira larunbatean
Beñat Gaztelumedi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre bertsolariak arituko dira 17:00etatik aurrera. Zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2022/11/20 - 10:10
Alaia Martin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finaletik gero eta gertuago
Larunbat arratsaldez Amurrion jokatu den finalerdian garaile izan da Martin 676 puntu biltzea lortu ostean; ariketa guzti-guztietan aurretik aritu da oiartzuarra.
2022/11/19 - 22:09
Alaia Martin garaile Amurrioko finalaurrekoan
676 puntu batu ditu Martinek finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan eta Aitor Bizkarra izan da bigarren (651,5 puntu). Hirugarren eta laugarren postuan berdindu dute Oihana Iguaranek eta Onintza Enbeitak (632,5). Agin Laburu bosgarren izan da (624 puntu) eta seigarren Miren Artetxe (595,5).
2022/11/19 - 15:40
14 gai jartzailek dute Txapelketa Nagusiko gaiak prestatzeko ardura; 200dik gora 14 saioetarako
Bertsolari Txapelketa Nagusiak gaur hasiko du finalaurrekoen bigarren fasea. 18 bertsolari arituko dira lehian. Bigarren fase osoa zuzenean eitb.eus-en emitituko da. Saioetarako gaiak nola sortu eta prestatzen diren jakin nahi izan dugu.
2022/11/17 - 12:43
Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen bigarren itzulia abiatuko dute larunbatean
Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita izango dira oholtza gainean, Amurrion.
2022/11/15 - 12:32
Iñaki Muruak jantziko dio txapela Txapelketa Nagusiko txapeldunari
Bertsozale Elkarteak bertso munduan, oholtzan, plazan zein sustatzaile gisa, egindako lana eskertu nahi dio gabiriarrari.
2022/11/13 - 09:58
Aitor Mendiluze ere, zuzenean Bertsolari Txapelketako bigarren itzulira
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu da gaur Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. Hala, osatuta geratu dira bigarren itzuliko saioak.
2022/11/13 - 09:46
Aitor Mendiluze 'momia'ren agurra Durangon
Onena izan da bertsolari gipuzkoarra, eta zuzenean eskuratu du bigarren itzulirako txartela.