Lapurdi, Ipar Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Idazleen 31. Biltzarrak kulturzaleak batuko ditu gaur Saran

Urtero legez, literaturak eta musikak Lapurdiko herriko kiroldegia hartuko dute, azken berrikuntzak denen eskura jartzeko.
18:00 - 20:00
Idazleen Biltzarra hartu du gaur Sarak

Liburu eta musika eskaintza handia dago gaur Saran, Idazleen 31. Biltzarrean.  Urtero bezala, bisitariek eta kulturzaleek kiroldegia hartuko dute azken berritasunak ezagutzeko.

Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna.

Jean Haritschelar iazko biltzarrean omendu eta gutxira hil zen; hortaz, aurtengo edizioan aipamen berezia izango du.

Aurtengo omenduak, Manex Pagola, Erramun Baxok eta Patrice Rouleau izango dira.

Euskaltzaindia ere bertan

Euskaltzaindia Sarako Euskal Idazleen Biltzarrean egongo da, urtero egiten duen moduan, eta aurten Xabier Altzibarren, Jean-Baptiste Coyosen eta Piarres Xarritonen liburu bana aurkeztuko ditu.

Akademiak gogorarazi duenez, urtero bezala Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra ospatuko da herriko kiroldegian.

Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, hiru liburu aurkeztuko ditu, hirurak Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Las escritoras ganan presencia: el feminismo ha traído nuevas voces, cuerpos y temas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Emakume idazleek presentzia irabazi dute: ahots, gorputz eta gai berriak ekarri ditu feminismoak

Feminismoak aldaketa sakonak ekarri ditu azken urteotan, baita literaturan ere, eta gai, begirada, ahots, gorputz eta narratiba berriak ekarri ditu. Duela mende erdi emakumezko idazle gutxi zeuden, eta bigarren maila batera baztertuta zeuden, gainera. Orain, berriz, oso garrantzitsua da horien presentzia, eta, besteak beste, sariak eta bekak irabazten ikusten ditugu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X