Esne Beltza, Ruper Ordorika, Gatibu, Zea Mays eta Ska-P, EHZ jaialdian
Ekainaren 27tik 29ra egingo dute Lekorne udalerrian (Lapurdi) 2014ko Euskal Herria Zuzenean jaialdia. Kashbad taldearen itzuleraz gozatzeko aukera egongo dela jakin genuen, eta gaur jaialdian parte hartuko duten beste hainbat talde ezagutu ditugu.
Besteak beste, Esne Beltza, Ruper Ordorika, Gatibu, Dub Inc , Ska-P, Pendulum DJ set, Shantel, Amadou eta Mariam, The Excitements, Mexican Institute of Sound eta The Inspector Cluzo arituko dira bertan.
Aurten ere munduko musikak erakusle ugari izango ditu, eta musika programazio eklektikoa eskainiko du jaialdiak.
Yaniss Odua, Bigflo & Oli, Cabaret Freaks, Birth of Joy, Bonaparte, The Legendary Tigerman, Odei & Cubenx, Andreas eta Nicolas, Nina Coyote eta Chico Tornado, Zezenaren taldea eta The Lookers taldeak ere arituko dira.
Aldez aurretik jakin genuen bezala, Gogoeta guneak dimentsio berri bat hartuko du edizio berri honetan, eta Noam Chomskyren parte hartzea izango du. Skype bidezko hitzaldia eskainiko du AEBko filosofo eta hizkuntzalariak. Gainera, Adel Bakawan idazle kurdua, Moussa Ag Assarid Azawadeko idazlea, Jon Sarasua eta CUP alderdiko eta SAT sindikatuko kideak izango dira.
Ekainaren 27a, bestalde, haurrei eskainitako eguna izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.