Boiseko Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepa Junkerak Boiseko Jaialdia irekiko du Bilbotik kontzertua emanez

eitb.eus-ek 03:00etatik aurrera emango du Kepa Junkerak euskal kulturaren estatubatuar topagunea abiatzeko Iberdrola dorreko zabaltzan emango duen kontzertua.
18:00 - 20:00
Kepa Junkerak hasiera eman dio Boiseko euskal jaialdiari

Kepa Junkera Errekaldeko trikitilariak 2015eko Boiseko (Idaho, AEB) Jaialdia zabaltzeko kontzertua emango du, Bilbon. Boisetik, mundu osotik bezalaxe, Internet bidez ikusi ahalko dute emanaldia, eitb.eus-en berbarako.

Emanaldia bertoko goizaldean izango da, Bilbon uztailaren 29ko 03:00ak direla. AEBn bildutako diasporako kideok eta bisitariok, bestalde, han arratsaldea dela gozatuko dute Junkerak Iberdrola Dorreko zabaltzan, Euskadiko eraikin altuenaren gainean, emango duen kontzertua, antolatzaileek ohar batean jakinarazi dutenez.

Kontzertua eitb.eus-en ikusi ahalko da.

Boisen, Basque Block gunean jarriko den pantaila erraldoi batean ikusiko dute, behinola euskal artzainak ugari hartu zituen lurrean bost urtean behin euskal kulturari gorazarre egiteko egiten den jaialdian. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia AEBko hirian izango dira.

Emanaldiak 40 bat minutu iraungo du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X