Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kneecap taldea Bilbora itzuliko da, ekainean

Bilbao BBK Live jaialdiaren iazko edizioan jo eta gero, Belfasteko hirukoteak “Fenian” disko berria aurkeztuko du oraingoan, Santana 27 aretoan, ekainaren 8an.
Mo Chara, Móglaí Bap eta DJ Próvaí
Mo Chara, Móglaí Bap eta DJ Próvaí, Kneecap

Kneecap irlandar hirukoteak Bilbon joko du ekainaren 8an. Mo Charak, Móglaí Bapek eta DJ Próvaík osatutako rap taldeak Finan diskoa aurkeztuko du, Santana 27 aretoan, bere ibilbideko hirugarren lan luzea.

Fine Art gaeleraz kantatzen duen taldearen 2024ko diskoak hautsak harrotu zituen, musika zein gizarte mailan, eta urte horretan bertan estreinatu zen pelikula autobiografikoak ospe handiagoa eman zien.

Sarrerak otsailaren 20an jarriko dituzte salgai, 38 euroan (+ “banaketa gastuak”). 

Kneecap taldearen kontzertuaren kartela

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X