“Rosas” La Oreja de Van Goghen kantuak mila milioi entzunaldiko marka gainditu du Spotifyn
Donostiako taldearen kantua “Let It Be”, “Imagine”, “Knockin’ On Heavens Door” edo “Like a Prayer” baino gehiago entzun da plataforma horretan.
La Oreja de Van Gogh, 2025ean. Argazkia: Bernardo Doral.
“Rosas” La Oreja de Van Gogh taldearen kantuak mila milioi entzunaldiko langa gainditu du Spotify streaming plataforman, Sony Music taldearen diskoetxeak atzo, osteguna, iragarri zuenez.
Donostiar taldearen singlearen entzunaldi kopuruaren parean daude, esate baterako, kantu hauek: “Dani California” (Red Hot Chili Peppers, 969 750 638 entzunaldi), “Wake Me Up When September Ends” (Green Day, 1 006 916 473), “Boys Don’t Cry” (The Cure, 1 039 728 240), “Don’t Speak” (No Doubt, 1 000 558 702) eta “Judas” (Lady Gaga, 1 063 627 307). Spotifyren datuen arabera, 14 133 282 entzule ditu La Oreja de Van Goghek hilean.
Spotifyren historiako kanturik entzunena “Blinding lights” da, The Weekndena; urtarrilean, 5.000.000.000 entzunaldien langa jo zuen, eta “Shape of You” Ed Sheeranen kantua du atzetik, 4.762.390.911 entzunaldirekin.
Euskarazko kantuei dagokienez, “Aldapan gora” Huntzarena da entzunena (14.907.069), eta atzetik ditu “Zeinen ederra izango zen” Zetakena (10.299.592), “Katedral bat” Berri Txarrakena (9.747.441), “Zurekin batera” ETSrena (9.758.112), “Euritan dantzan” Gatiburena (8.876.978) eta “Negua joan da ta” Zea Maysena (8.957.711).
Kantua 2003an argitaratu zuten, Lo que te conté mientras te hacías la dormida diskoaren barruan. Diamantezko diskoa eta platinozko sei disko ekarri zizkion lanak taldeari Espainiako Estatuan (600.000 ale baino gehiago saldu zituzten), eta “oso zenbaki handiak erdietsi zituen” Mexikon, AEBn eta beste herrialde batzuetan.
Amaia Montero abeslaria taldera itzulita, taldeak kontzertu bira iragarri du, areto handietan. Maiatzaren 9an hasiko da emanaldi errenkada, Bizkaia Arenan, Barakaldon.
Zure interesekoa izan daiteke
Pello Reparaz: "Azken garaiko egoera geopolitikoetatik dator Mitoaroa III egiteko motibazioa"
ETBko Nazioarteko gaien buruak, Mikel Reparazek, bere ohiko gaiak alde batera utzi eta lehengusu Pello Reparazi elkarrizketa egin dio Zetaken Mitoaroa III ikuskizunaren bezperan. San Mameseko ikuskizunaren zertzelada batzuk kontatu dizkio eta bestelako gai ugari jorratu dituzte, alor pertsonala ere ikututa.
Pello Reparaz: "Tentsio handia dago, argi eta garbi"
"Mitoaroa III"ren atarian, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparaz elkarrizketatu du. Solasaldia ostegunean, ekainak 18, egongo da ikusgai, ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean). Musikariak adierazi du "beharbada hurrengo hilabeteetan ordainduko dugun tentsio maila" jasaten ari direla ikuskizuna prestatzeko lanetan.
Mitoaroa, Atik Zra
Zetak taldeak “Mitoaroa” trilogia itxiko du ostiral-larunbatetan San Mamesen, 80.000 pertsonaren aurrean. Zetaken eta Mitoaroaren errepasoa egin dugu, burutik burura.
ZETAKen Mitoaroa III ikuskizun historikoa, zuzen-zuzenean, larunbatean, San Mamesetik, ETB2n eta ETB ONen
Ostegun honetan, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparazi elkarrizketa zabala egingo dio. Ikusgai izango da ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean), "Bizi Natura" saioaren ondoren
Azkena Rock Festival: rock-and-rolla besterik ez, baina atsegin dugu
Ostegunean hasiko da, Gasteizen, euskal rockzaleen urteko hitzordu behinena, kutsu klasikoz, ohi bezala, Alice Cooper, The Adicts, Circle Jerks, Evaristo, Superchunk, Therapy? eta Social Distortionen eskutik berbarako, baina gaur-gaurko taldeekin ere, hala nola Carpenter Brut, Hallas, 70eko oihartzunak gorabehera, Alcalá Norte eta Sleaford Mods.
Peiremans+ taldeak abenduko birako kontzertuetako sarrera guztiak saldu ditu
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Marino Goñik eta Txikik osatzen duten taldeak minutu gutxian saldu ditu Biarritzen, Azpeitian, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon eskainiko dituzten emanaldietarako txartel guztiak.
Honelakoa izango da Juanes, Antonio Orozco, Rigoberta Bandini eta Süneren kontzertua ostiral honetan, Bilbon
Emanaldiak Casilda Iturrizar parkean izango dira ostiralean, ekainak 12, 16:00etatik 22:00etara, eta 23:00etatik 23:30era 1.500 dronek ikuskizuna egingo dute Bilboko zeruan.
Kode: “Mugatuak sentitzen ginen hastapenean genuen rock estiloan”
Kode bikoak “Suntsitu.001” EPa kaleratu du, punk rockaren bizitasuna, elektronikaren espantsioa eta lelo biribilen erakarmena uztartzen dituzten lau kantuko bilduma. Eki Arizaga eta David Lakarra taldekideekin hitz egin dugu.
BOSek 2026-27 denboraldia aurkeztu du, "Basoa" lelopean
17 kontzertu sinfoniko programatu dira, eta 10 ganbera kontzertu. Leire Bilbao poetak testu proposamenak egingo ditu hainbat kontzertutan, Guernica opera berreskuratuko dute, Xabier Anduaga eta Vanessa Goikoetxea arituko dira bi kontzertutan, ET filma zuzeneko musikaz ikusi ahalko da eta Juanjo Mena BOSera itzuliko da bere agurreko denboraldian, 1999tik 2008ra zuzendu zuen orkestrara.
Bilbao BBK Livek urtebetetze festa ospatuko du igandean Kobetamendin
Mendian jardunaldiak musika eta umorea eskainiko ditu hilaren 7an Bilbao BBK Live jaialdia hartzen duen eremuan, Musika Tresna Birziklatuen Cateura Orkestraren, Suakai Philharmonic nafar taldearen eta Grison musikari eta umoristaren eskutik.