Bime Live jaialdia, egunez egun
Bime Live jaialdia hasi da dagoeneko motorrak berotzen, eta gaur bertan kontzertuen ordutegiak iragarri dituzte antolatzaileek, baita agertokien banaketa zehaztu ere. Oraingo honetan, hiru agertoki izango ditu Bime Livek.
Gainera, Nudozurdos taldea ere aurtengo edizioan arituko dela jakinarazi dute gaur.
Sarrerak
Bi eguneko bonua 69 euroan dago salgai (+ banaketa gastuak). Eguneko sarrerek, berriz, 44 euroko (+ banaketa gastuak) salneurria dute.
Sarrerak ohiko lekuetan daude eskuragarri: jaialdiaren webgune ofizialean, Kutxabank Sarean, Kutxaren eta Caja Vitalen webguneetan, Ticketmaster Sarean, www.itinews.net atarian, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carreforren, Halcon Bidaiak bulegoetan eta www.atrapalo.com, www.ticketea.com eta www.entradas.com webguneetan.
Egitaraua
Urriak 30
18:30, ateen irekiera
1.Agertokia
19:45, DARWIN DEEZ
21:25, EVERYTHING EVERYTHING
23:35, STEREOPHONICS
02:00, CRYSTAL FIGHTERS
2.Agertokia
19:00, MAMBA BEAT
20:35, ZOLA JESUS
22:15, LOS PLANETAS
00:55, THE GO TEAM!
03:15, JAVI GREEN
Teatro agertokia
19:40, GASPARD ROYANT
21:20, BENJAMIN CLEMENTINE
23:00, IRON & WINE
00:40, MATTHEW E. WHITE
Urriak 31
18:30, ateen irekiera
1.Agertokia
19:45, NUDOZURDO
21:25, SUPERSUBMARINA
23:20, IMAGINE DRAGONS
01:45, KAKKMADDAFAKKA
03:55, NATHAN FAKE
2.Agertokia
19:00, ASTRONAUTALIS
20:35, SAVAGES
22:15, RICHARD ASHCROFT
00:40, L.A.
02:50, !!! (chk, chk, chk)
Teatro agertokia
19:40, POKEY LAFARGE
21:20, VILLAGERS
23:00, MICHAEL KIWANUKA
00:40, SALLIE FORD
Albiste gehiago musika
Ipar Irlandako Kneecap raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
Pulpek klase erakustaldia egin du Kobetamendin
Britpoparen beteranoek kontzertu dirdiratsua eskaini dute bart, Bilbao BBK Live jaialdiaren hemeretzigarren edizioaren aurreneko gaualdian. Mirua, Michael Kiwanuka eta Ca7riel & Paco Amoroso ere nabarmendu dira bertan.
Giro goxo eta paregabea sortu du Michael Kiwanukak Bilbao BBK Live jaialdian
Michael Kiwanuka kantari eta konpositore britainiarra izan zen Bilbao BBK Live 2025 jaialdiko lehen eguneko protagonistetako bat. Soul, folk eta rock doinuak uztartuz, publikoa bereganatu zuen giro aparta eta emozionala sortu zuen artistak.
Rayeren, Amaiaren, Bad Gyalen eta Kneecapen gaua, Bilbao BBK Liveko bigarrena
Jaialdiaren erdibidean, Belfasteko rap hirukotea eta Bad Gyal, Raye, Amaia, Jessica Pratt eta Amyl and The Sniffers igoko dira oholtzara, besteak beste. Xsakarak eta Sal del Cochek ere joko dute Kobetamendin.
Giro paregabea eta festarako gogoa nagusi, BBK Liven lehen uneetan
Kanpinean mota guztietako zerbitzu eta ekintzak eskaintzen dituzte, baita euskal dantzak ikasteko aukera edota yoga egitekoa ere. Munduko leku guztietako zaleak biltzen ditu Bilboko musika jaialdiak, kontzertuekin gozatu eta hiriko giroa bizitzeko asmoz.
Eider Saezek eta Miruak eman diete hasiera BBK Live jaialdiaren aurtengo edizioari
Eider Saez lazkaotarrak ireki du 2025eko BBK Live jaialdia. Pozik dago Estatuko eta nazioarteko artista ospetsuekin kartela partekatzeaz. Maitane Iruñ eta Mattin Zeberio, berriz, Mirua taldeko kideak dira. Agertokiaren tamainak errespetu pixka bat eman arren, "dena ematera" aterako direla diote.
Bilbao BBK Live orroka hasi da
Raya Diplomática, Javier Calvo Los Javis zinemagile bikoteko kidearen punk taldea, izan da Bilbao BBK Live Bereziak hiriko kontzertuen zikloa irekitzeko arduraduna. Igande goizaldera arte, atertu gabe entzungo da musika Bilbon.
Kobetamendi dantzan hasiko da
Pulp britpop taldea buru dela, Kaytranadari, Ca7riel & Paco Amorosori eta Bicepi toki egingo die, besteak beste, lehenengo egunerako britainiar proposamen interesgarriz mukuru betetako kartelak: Michael Kiwanuka, English Teacher, Wunderhorse…
Gorka Urbizu Abbey Road estudio mitikoetan grabatzen hasi da: "Amets bat da edozein musikarirentzat"
Lekunberriko musikariak Londresko Abbey Road estudioetan bi kantu grabatuko ditu datozen egunetan. "Ez da soilik estudio bat, musikaren historiako izenik handienak pasa diren eraikin bat da", adierazi du Urbizuk hunkituta estudioen ateetan. Bere asmoa lan hau azaroan kaleratzea da, zuzeneko gira bukatuko duenean.
Kobetamendik 60 herrialdetako 100.000 musikazaletik gora hartuko ditu Bilbao BBK Live jaialdian
Alfonso Santiago Last Tourren zuzendariak azaldu duenez, Pulp, Kylie Minogue, Raye eta Bad Gyal buru dituen kartelak "geruza asko" ditu, "generoarekin, gizarte- eta hizkuntza-sentsibilitatearekin zerikusia dutenak".