Urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dordoka Fest: Amparanoia, Siniestro Total, Rural Zombies eta Skakeitan

Maiatzaren 13an, Antigua auzoko frontoiak Donostiako Kafe Antzokiaren 10. urteurrena ospatzeko jaialdi bat hartuko du.
Rural Zombies taldeak hartuko du parte jaialdiaren lehen edizioan
Rural Zombies taldeak hartuko du parte jaialdiaren lehen edizioan

Doka Donostiako Kafe Antzokiak hamar urte bete dituela eta, haren jabeek Dordoka Fest jaialdia antolatu dute maiatzaren 13rako, Antigua Donostiako auzoko frontoian.

Kontzertu horretan, Amparanoia, Siniestro Total,  Rural Zombies eta Skakeitan taldeek hartu dute parte. Gainera, jarraitzeko bokazioz jaio da jaialdia, eta urtero errepikatzeko xedea dute antolatzaileek.

Sarrerak 15 euroan eskuratu ahal izango dira aurrez, eta 18 euroko prezioa izango dute leihatilan. Martxoaren 21a baino lehen, 150 txartel 12 euroko prezioan harriko dituzte salgai, Ticketea webgunean.

 

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Paquito D’Rivera Quintetok Getxo sorgindu du

Kubatar klarinete eta saxo jotzaileak emanaldi gogoangarria eskaini du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Pepe Riverok (pianoa), Yuvisney Aguilarrek (perkusioa), Reinier Elizarde ‘el Negrón’ek (kontrabaxua) eta Sebastián Laverdek (bibrafonoa) lagunduta. 

Cécile McLorin Salvant
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Getxon abiatuko dira jazz doinuak

Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.

Gehiago kargatu