Getxon abiatuko dira jazz doinuak
Besteak beste Gasteizko eta Donostiako jaialdiak iritsi baino lehen, Bizkaiko udalerriko jazz jaialdiaren 48. edizioak Rhoda Scott, Paquito D’Rivera, Cecile McLorin eta beste hamaika artista dakartza programazioan.
Cecile McLorinek ostiralean joko du Getxon. Argazkia: Karolis Kaminskas.
Getxoko nazioarteko jazz jaialdiaren 48. edizioa asteazkenean, uztailak 2, hasiko da, eta 18 emanaldi eskainiko ditu guztira igandera arte, tartean Rhoda Scott, Paquito D'Rivera, Joe Lovano, Cecile McLorin eta Dave Douglas artistenak. Jazzaren hilabetea izango da uztaila Euskal Herrian, Gasteizko eta Donostiak jazz jaialdiek jarraituko baitiote Getxokoari.
Jaialdiaren lehenengo egunean proposamen bikoitza izango da Muxikebarrin 21:00etatik aurrera. Talde Lehiaketako lehen finalista ariko da hasteko, Eneko Dieguez Quartet, euskal saxofoi jotzailea buru duen konboa, Raul Perez (pianoa), Nicolás Alvear (baxua) eta Eneko Arbea (bateria) ere biltzen dituena.
Ondoren, 22:15 inguruan, eguneko kontzertu nagusia hasiko da, Rhoda Scott organistarena. 86 urterekin, jarduera bizia izan du nazioarteko jaialdietan, eta Getxora Lady Quartet bere azken proiektuaren buru iritsiko da, Julie Saury (bateria), Sophie Alour (saxo tenorra) eta Lisa Cat-Berrorekin (saxo altua) batera.
Muxikebarriko ordainpeko programazioan, Paquito D’Rivera kubatar klarinete eta saxofoi jotzailearen boskoteak (uztailak 3), Cecile McLorin Salvantek (uztailak 4), Joe Lovano saxofonistaren eta Marcin Wacilewski pianistaren hirukoteak (uztailak 5) eta Dave Douglas Quartetek hartuko dute lekukoa hurrengo egunetan.
Gasteizko jazz jaialdia uztailaren 14tik 19ra izango da, eta Donostiako Jazzaldia hilaren 19tik 27ra.
Goierriko Jazzaldia
Gainera, gaurtik bertatik hasita, Goierrik ere hartuko du bere jazz jaialdia, Ordizian larunbatera arte, programazio honekin:
Zure interesekoa izan daiteke
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.
Ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan den Miguel Martin omendu dute Donostian
Donostiako Jazzaldia saria eman zioten bart Miguel Martini, ia 50 urtez Jazzaldiko buru izan denari. Orain arte berak ematen zien Trinitate Plazan sari hori musikariei, eta aurten berak jaso du errekonozimendu gorena. Jon Insausti Donostiako alkateak eman zion saria.
ETSk hasiera bikaina eman dio Donostiako Jazzaldiari
En Tol Sarmiento talde arabarrak Donostiako Jazzaldiaren 61. edizioa inauguratu du bart. Kontzertuaren irudiak zuzenean proiektatu zituzten Kursaaleko fatxadan.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Jazzaldia abiatzeko ETSk gaur hondartzan emango duen kontzertu jendetsua Kursaaleko fatxadan ikusi ahal izango da
Asteazken honetan ekingo diote doako kontzertu jendetsuei, Keler Gunean. Arabako talde ezagunak joko du 23:30ean, eta, aurretik, LP artista estatubatuarraren musika izango da protagonista. Datorren egunetan Danielle Nicole, Kokoshca, Emma-Jean Thackray, Nøgen eta HOFE igoko dira Zurriolako oholtzara, besteak beste.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.