Uztailak 6-29
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Ortiz Tokio Quartetek Musikaire Elorrioko jaialdia irekiko du

Bizkaiko udalerriko musika eta arte eszenikoen jaialdiak hamabi ikuskizun eskainiko ditu uztailaren 6tik 29ra kalean: Morgan, Travellin’ Brothers, Primitals, dantza, antzerkia…
The Souljazz Orchestrak uztailaren 21ean joko du
The Souljazz Orchestrak uztailaren 21ean joko du

Juan Ortiz Tokio Quartetek irekiko du, uztailaren 6an, Musikaire musika eta arte eszenikoen Elorrioko jaialdia, uztaileko asteburuetan herriko plazan eta Toka eta Lariz jauregietan zuzeneko hamabi ikuskizun eskainiko dituen topaketa.

Japonian bizi den musikariaren eta bertako haren ikasleen taldeak jaialdia ireki eta gero, uztailaren 7an Morgan madrildar taldea arituko da.

Jaialdiak beste emanaldi hauek prestatu ditu: Borja Ytuquepingas (uztailak 8), Camut Band (hilak 13), Sinfonity (hilak 14), dantza garaikidea (hilak 15), The Primitals (hilak 20), The Souljazz Orchestra (hilak 21), mikroantzerkia (hilak 22), Travellin' Brothers (hilak 27), Tosta Banda (hilak 28) eta Enekora (hilak 29).

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X