Musika
2025/04/12 - 23:33
''Qué lástima'' izeneko diskoa aurkeztu du Marenek Bilbon
Maren abeslari bizkaitarrak BBK aretoan aurkeztu du larunbat honetan, "Qué lástima" izeneko diskoa, bere bigarren lana. 20:30ean hasi da emanaldia eta zuzenean eskaintzen ari dira EITBren PRIMERAN eta GUAU doako plataformetan. Bertan dira ikusgai Zetak, ETS eta Chill Mafiaren azken kontzertuak ere.
2025/04/12 - 16:24
Giroa berotzen hasi dira Iruñean, gaur gauean Lenny Kravitz hartzeko
New Yorkeko abeslaria eta bere taldea Navarra Arenan izango dira gaur gauean, "Blues Electric Light Tour 2025" biraren baitan. Ikuskizunaren aurreko orduetan, Iruñeko erdigunea eta Alde Zaharra bete dituzte Kravitzen zaleek.
2025/04/11 - 16:26
''Herri musikaren artisauak'' erakusketa paratu du San Telmo Museoak
"Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak" egitasmoak herriko musika-tresnen artisautza izango du ardatz aurten. Ekainaren 29ra arte egongo da ikusgai "Herri musikaren artisauak" bilduma.
2025/04/11 - 09:34
Leire Martinez: ''Mi nombre''
La Oreja de Van Gogh taldetik kanpo konposatu eta kaleratutako lehen kantua argitaratu du errenteriar abeslari eta konpositoreak. Pedro Elipe Navarro (Lola Indigo, Morat...) eta Marc Montserrat Ruiz (Edurne...) izan ditu alboan gipuzkoarrak kantua idazteko.
2025/04/10 - 21:11
Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek beren tresnak isildu dituzte kontzertua abiatu eta 15 minutura
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du.
2025/04/10 - 12:28
BOSeko musikariek lanuztea egingo dute gaurko eta biharko kontzertuetan
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du. Orkestrak kontzertua abiatuko du, baina hamabost minuturen buruan eten egingo du.
2025/04/10 - 10:36
Kuma No Motor: ''Haize kontra''
Baionako hardcore punk hirukoteak irudiz jantzi du "Baiona zikina" diskoko kantua, Sebastien Abesek zuzendutako bideoklipean. Hernanin, Bilbon, Villabonan, Orion eta Hendaian joko du hurrengo asteetan taldeak.
2025/04/09 - 12:31
Benito Lertxundiren kantagintza aztertuko dute Kanterri ikastaroan
Kanterri euskarazko kantagintzaren inguruko ikasgunearen laugarren saioa Oiartzunen egingo dute, utzailaren 4 eta 5ean, eta Orioko musikariaren obra eta itzalari begiratuko diote, hainbat ikuspegitatik.
2025/04/09 - 11:50
Jennifer Lopezek BECen emango duen kontzerturako sarrerak apirilaren 16an jarriko dituzte salgai
Estatubatuar artistak uztailaren 16an emango du kontzertua Bilbao Exhibition Centerren, "Up all night live 2025" biraren barruan.
2025/04/08 - 09:57
Kepa Junkera, 60 urte ideiaz blai
Bilbotar musikariak "Kameleoiak" diskoa kaleratuko du maiatzean, Iberiar penintsulako artistekin egindako hamaika kolaborazioen lagin bat biltzen duen diskoa. 60 urte beteko ditu Junkerak, apirilaren 10ean.
2025/04/07 - 17:14
Jennifer Lopezek kontzertua egingo du Barakaldoko BECen, uztailaren 16an
Oraingoz, Last Tour enpresa sustatzaileak ez du jakinarazi sarrerak noiz jarriko dituzten salgai.
2025/04/07 - 15:30
Roberto Ugarte izango da Euskadiko Orkestraren zuzendari nagusia
Orkestraren Administrazio Kontseiluak Ugarte gasteiztarra izan dadin proposatuko dio Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluari, bihar onar dezan Oriol Roch ordezkatzeko.
2025/04/06 - 11:05
Crystal Fighters taldeak eta Pello Reparazek (Zetak) amaiera bikaina eman diote ZEIDFEST Gaztea festari
Laugarren edizio honetan, milaka lagun bildu dira Bizkaia Arenan, BECen, euskal kultura eta musika uztartzen dituen egun osoko festaz gozatzera.
2025/04/05 - 16:46
BECeko zorua dardarka jarri dute milaka musikazalek ZEIDFEST Gaztearen lehen orduetan
Martxan da ZEIDFEST Gaztea 2025 jaialdia. Betagarri taldeak eman dio hasiera eguerdian jaialdiari, eta haren ostean aritu dira Sorotan Beleko kideak. Giro paregabea izan da BECen eguerditik, eta jendetza bertaratu da egun osoko egitarauaz gozatzera.
2025/04/04 - 13:59
Evaristo, Latzen, Leire Martinez eta Sukena, aurtengo Ura Bere Bidean kontzertu sinfonikoan
Urriaren 24an eta 25ean, 24 talde eta artista arituko dira Euskal Herriko musika eta musika sinfonikoa uztartzen dituen kontzertuan. 900 sarrera gehiago jarriko dituzte salgai kontzertu bakoitzerako.
2025/04/04 - 09:41
Gari: ''Kantuek beste zirrara bat sortzen dute oraingo entzunaldian''
Garik bakarkako bere lehen diskoaren soinua eta moldaketak gaurkotu eta ahotsak berriz grabatu ditu, gaur argitaratu duen 1995eko lanaren bertsio zaharberrituan (Elkar, 2025). Musikariarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
2025/04/02 - 12:15
Hatortxu Rock jaialdiak Latzen, Afu, Skatu eta Alaitz eta Maider taldeen buelta iragarri du
30. edizioarekin azkena joko duen ETAko presoen aldeko jaialdiak kartela betetzen jarraitzen du, eta izen gehiago batu dizkio orain artekoei: Buitraker, Autobus Magikoa, Never Surrender, Tatxers, Dupla, Skabidean, Chulería, Joder!, Gatibu, Brigade Loco, Non Servium, Sukena, Bulego, La Jodedera...
2025/03/28 - 15:51
Leipzigeko Gewandhausorchester orkestrak itxiko du Donostiako Musika Hamabostaldia
"Amaya" Guridiren operaren kontzertu bertsioa taularatuko da musika jaialdian, eta Xabier Anduaga donostiar tenorrak hitzordu bikoitza du jarrita jaioterriko publikoarekin.
2025/03/28 - 13:10
Iñigo Alberdi izango da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari berria
Alberdik, Bilboko Koral Elkartearen egungo zuzendari nagusiak, maiatzaren 7an hartuko du kargua, Ibon Aranbarrik erretiroa hartu eta gero.
2025/03/27 - 12:03
Toquinhok itxiko du Gasteizko jazz jaialdia
Brasildar artistak uztailaren 19an eramango ditu Mendizorrotzara bossa nova eta jazz tropikala. Kiroldegiko agertokiko kontzertuen sarrerak martxoaren 28an jarriko dituzte salgai.