Hamaika talde eta musikari saritu ditu Musika Bulegoak
Euskal Herriko Musika Bulegoak 11 sari banatu ditu gaur iluntzean, Gasteizen, urteroko zitari erantzunda. Epaimahaiak zortzi sari esleitu ditu, Etxepare Euskal Institutuak bat, EHMBE Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza batzordeak ohorezkoa eta Publikok bestea.
"Euskal musikaren aniztasunaren isla" izan da Jimmy Jazz Gasteizko aretoko festa, Maddi Arana EHMBEko lehendakariak azpimarratu duenez.
190 musika proiektu eta proposamen aztertu ditu zortzi pertsona hauek osatutako epaimahaiak: Arantzazu Calleja musikagilea, Iban Urizar Amorante musikari eta irakaslea, Iker Gurrutxaga Naizeko musika arduraduna, José Joaquín Forcada Unanue Forki musika esataria, Mar Rojo musika promotorea, Nahia Zubeldia musikaria, Raúl Urkiza kultura teknikaria, Teresa Catalán musikagilea eta Yasmin Soud pianista, musikologo eta musika kudeatzailea.
Hala, sarien bederatzigarren edizio honetako saridunak hauexek izan dira: Arineketan, Bloñ, Eneritz Furyak, Gorka Urbizu, Libe, Olatz Salvador, Soinuak Haizean eta Verde Prato.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Etxepare Insitutuak, berriz, Izaro musikaria saritu du "euskal musika mugaz kanpo, nazioartera, zabaltzeko egindako lanagatik".
Bederatzi proiektu horietako bakoitzak 2.000 euroko diru saria eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura jasoko dute.
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteko zuzendaritza batzordeak, halaber, Benito Lertxundiri eman dio ohorezko sari berezia, "bere doinuek eta bere letraz jositako paisaiek belaunaldi osoak markatu dituztelako azken 60 urteetan".
Publikoak Josetxo Goia buru duen Zabaldika Laukotea aukeratu du, aplikazio bidez, bere saria emateko.
Arineketan, Bloñ, Eneritz Furyak, Gorka Urbizu, Olatz Salvador eta Soinuak Haizeanen doinuak entzun eta gero Izaki Gardenak taldearen kontzertuak itxi du ekitaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko