Musika
La Oreja de Van Goghen birako sarreren salmentaren hasiera atzeratu dute
Amazon Web Services zerbitzarien akats masibo batek zerbitzutik kanpo utzi ditu milaka webgune mundu osoan, eta taldeak 16:00etara arte atzeratu du salmenta abiatzeko ordua, eguerdirako aurreikusita bazegoen ere.
La Oreja de Van Gogh taldeak maiatzaren 9an ekingo dio itzulerako birari, BECen
Donostiako taldea uztailaren 31n arituko da Gipuzkoako hiriburuan, Illunben, eta azaroaren 20an, berriz, Iruñean. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, urriaren 20an.
La Oreja de Van Gogh taldeak zurrumurruak zokoratu ditu: Amaia Montero itzuli egingo da
Taldeak ofizialki baieztatu du Amaia Montero itzuli egingo dela, Leire Martinez irten eta urtebetera. Gainera, jakinarazi dute Pablo Benegasek taldea utziko duela, oraingoz.
La Oreja bueltan da... Amaiarekin?
Urtebete sare sozialetan argitalpenik gabe egon ostean, talde donostiarrak irudi zuri bat argitaratu du, eta Instagrameko profilaren biografian esaldi hau irakur daiteke: "Elkarrekin bakarrik du zentzua". Gainera, duela urtebete Leire Martinezen martxa iragartzeko argitaratutako komunikatua ezabatu dute.
La Oreja de Van Goghek jarraitzaileak aztoratu ditu sare sozialetako azken argitalpenarekin
Leire Martinezen agurra iragarri eta urte oso bat sareetan ia ezer argitaratua gabe egon ondoren, talde donostiarrak irudi zuri bat argitaratu du gaur arratsaldean.
Fermin Muguruza: "Bira garrantzisua izan da ikusteko non nengoen, non egon naizen eta non nago orain"
Fermin Muguruzak birako azken kontzertua eskainiko du bihar, Iruñean. Berezia izango dela dio musikariak; izan ere, familia eta ezagunak izango ditu bertan. Muguruzak errepasoa egin du azken bira honek utzitako momenturik goxoenak azalduz; horien artean, Madrilgo kontzertua eta birak utzitako irakaspenak.
Taylor Swiftek 'The Life of a Showgirl' estreinatu du eta poparen erreginaren tronuari eutsi nahi dio
'The Life of a Showgirl' lanak pop zirraragarria, antzerkigintza eta eszenatokien gainean eman dituen ia bi hamarkaden errepasoa uztartzen ditu. Artista bere musikaren inoiz baino jabeago ageri da.
Sarako leizeak, ozenki marrumaka
Euskal Herriko musika sektorearen topagune profesionala, Tabakaleran
Gaur hasi eta bihar, asteazkenarekin, bukatuko da Must + Pro, “musikaren profesionalek elkarren esperientzien berri izateko, sektorearen erronkei buruz hausnartzeko eta lotura berriak sortzeko ekitaldia".
Euskadiko Orkestrak Berlioz eta Ravelen lanekin abiatuko du denboraldi sinfoniko berria
Kneecap taldeko abeslariaren aurkako "terrorismo" salaketa bertan behera utzi dute
Taldeko managerrak pozik hartu du erabakia, eta honakoa esan du: "Kneecap historiaren alde egokian dago; Erresuma Batua, ez".
Etzakit taldea agertokietara itzuliko da: 'Lauak berriro elkartzea polita iruditzen zitzaigun'
Lehen kontzertua eman eta zehatz-mehatz 31 urtera –taldearen lehen emanaldia 1995eko Errege bezperan izan zen–, Etzakit hernaniar triki pop taldea agertokira itzuliko da, 2026ko urtarrilaren 5ean, Oialume dantzalekuan, “etxean”. Xabier Solano (trikitia eta ahotsa), Jon Mari Beasain (gitarra), Aitor Zabaleta (baxua) eta Ander Barrenetxea (bateria) batera oholtzaratuko dira berriz, 2003an taldearen ibilbidea amaitutzat eman eta gero, Etzakit (Elkar, 1998) eta Goiz edo noiz? (Elkar, 2000) diskoetan bildu zituzten kantuak berreskuratzeko.
Massive Attackek, beste 400 artistarekin batera, Israelen presentzia duten plataforma guztietatik kendu du bere musika
Primal Scream, Mogwai, Sleaford Mods, Arca, Ana Tijoux eta Japanese Breakfast taldeek, besteak beste, "No Music For Genocide" kanpaina babestu dute, eta Spotifyk teknologia militarrean egindako inbertsioak kritikatu dituzte.
Gipuzkoako Aldundiak Lourdes Iriondo abeslariari emango dio 2025eko Urrezko Domina
Sariaren helburua "Lourdes Iriondok euskararen eta euskal kulturaren biziberritzean garatu zuen lan zabal eta berritzailea gaur egunera ekartzea eta justizia egitea da, bere ondareak lurraldeko historian merezi duen lekua izan dezan".
Estrella Morente, bart Getxon
Granadar kantariak kontzertua eskaini du bart Muxikebarri Getxoko aretoan, Getxo Folk jaialdiaren bigarren gauean. Igandean, Benito Lertxundi omenduko dute espazio berean.
Zetak taldeak Bilbon eskainiko duen bigarren ikuskizunerako sarrerak, agortzear
Xabier Zeberio & Andrés Isasi Musika Eskolako Orkestra, Getxo Folk irekitzen
Xabier Zeberioren zuzendaritzapean, orkestrak jazza, euskal musika popularra eta inprobisazioa uztartu ditu Bizkaiko jaialdiaren lehen egunean, "Pause" proiektuko kantuetan.
Zetak taldeak San Mameseko kontzerturako sarrera guztiak saldu ditu, eta bezperan ere joko du
Pello Reparaz buru duen taldeak "Mitoaroa III" ikuskizun distopikoa taularatuko du ekainaren 19an eta 20an Bilboko estadioan. Bihar, ostegunarekin, jarriko dira ekainaren 19rako sarrerak.
Pello Reparaz: "Jendea epel ez gelditzea zen asmoa, eta lortu dugu"
"Egun On" ETBko saioak elkarrizketa egin dio Pello Reparazi, Zetak-ek "Mitoaroa II" kontzertu errenkada amaitu eta biharamunean. Ekainaren 20an San Mamesen egingo duten ikuskizunari buruz ere hitz egin digu.
Rick Davies Supertrampeko abeslari eta konpositorea zendu da
Britainiar musikariak mieloma zuen duela hamar urtetik, eta 81 urte zituela hil da.