Bime jaialdiak zuzeneko musikaz eta profesionalentzako jarduerez beteko du Bilbo
Bime jaialdiak “musika iberoamerikarraren hiriburu” bilakatu nahi du Bilbo, lau egunez, Last Tour jaialdiaren antolatzaileak azaldu duenez, eta musika industriako profesionalentzako programazioa eta zuzenekoen errenkada bat prestatu dute helburu horretarako.
Bime Pron, elkarrizketak (Rubén Blades, Mon Laferte, Leire Martinez, Manuel Alejandro, Zahara), tailerrak eta masterclassak izango dira Euskalduna Bilbao jauregian, ordainpean, eta ekimen gehiago ere antolatu dituzte, hala nola Live on KEXP Sessions Gizakunde elizan (Alcalá Norte, Tanxungueiras…), showcase edo kontzertu laburrak, herritarrei irekitako elkarrizketak eta AUPA! sarien bigarren edizioa.
Urriaren 29an, BIME Prok herritarrei irekitako bi jarduera izango ditu Euskaldunan. Fitorekin topaketa, El monte de los aullidos disko berria argitaratu duela eta, OMARA: Cuba’s Legendary Diva dokumentalaren estreinaldia.
Amaitzeko, urriaren 30ean, Aupa! sarien bigarren edizioaren sari-banaketa ekitaldia hartuko du: Manuel Alejandrori, Amaiari, SOM VALENCIAri, Zaharari eta Donostiako Jazzaldiari emango dizkiete sariok, besteak beste.
Bestalde, urriaren 28, 29, 30 eta 31n; lehenengo hiru egunetan, 70 kontzertu labur egingo dituzte Kafe Antzokia, Bilborock, BBK Aretoa, Stage Live, Back Room, Crystal, La Ribera, Dock BBF eta Cotton Club aretoetan. Emanaldiotako edukiera mugatua izango da eta akreditaziodun profesionalek izango dute sartzeko lehentasuna, baina herritarrak ere sartu ahal dira, tokirik baldin badago, atera bertara agertuta.
Urriaren 31n, Uribitarte pasealekuan joko dute Delaportek, Villano Antillanok, Silitiak, Flacak eta Rupturak.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da