Peiremans+ taldeak abenduko birako kontzertuetako sarrera guztiak saldu ditu
Gorka Urbizuk, Imanol Ubedak, Marino Goñik eta Txikik osatzen duten taldeak minutu gutxian saldu ditu Biarritzen, Azpeitian, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Bilbon eskainiko dituzten emanaldietarako txartel guztiak.
Peiremans+ Gorka Urbizuk (Berri Txarrak), Imanol Ubedak (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Don Inorrez), Marino Goñik (Balerdi Balerdi, Gor diskoak) eta Txikik (Kashbad) 2005ean osatutako pop proiektuak minutu gutxian saldu ditu abenduan emango dituen bederatzi kontzertuetarako sarrera guztiak.
Taldeak estudioko bere azken lana, Bigarren saria, argitaratu eta 10 urtera, Biarritzera (Atabal, abenduak 4), Azpeitira (Sanagustin, abenduak 10 eta 11), Gasteizera (Jimmy Jazz, abenduak 17), Iruñera (abenduak 23), Donostiara (Dabadaba, abenduak 26 eta 27) eta Bilbora (Kafe Antzokia, abenduak 28 eta 29) iritsiko da Halley Tour 2026 bira.
Ostegunean, sarrera eskari handiak kolapsoa eragin zuen tiketen salerosketan, eta, ondorioz, taldeak ostiralera arte atzeratu du sarreren salmenta.
Dena saldu eta gero, taldekideek iragarri dute "agendak begiratzen" ari direla, beste kontzerturen bat ematea posible ote den ikusteko.
Peiremans+ taldeak bi EP argitaratu ditu: Peiremans (2005) eta Bigarren saria (2016).
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da