Honelakoa izango da Juanes, Antonio Orozco, Rigoberta Bandini eta Süneren kontzertua ostiral honetan, Bilbon
Emanaldiak Casilda Iturrizar parkean izango dira ostiralean, ekainak 12, 16:00etatik 22:00etara, eta 23:00etatik 23:30era 1.500 dronek ikuskizuna egingo dute Bilboko zeruan.
Süne 16:30ean arituko da Casilda Iturrizar parkean
Iberdrola energia enpresak 125. urteurrena ospatuko du ostiral honetan, ekainak 12, Bilbon, kontzertuak eta drone ikuskizuna eskainita.
Casilda Iturrizar parkean, Süne (16:30), Rigoberta Bandini (17:35), Antonio Orozco (19:10) eta Juanes (20:45) igoko dira oholtzara, eta, kontzertuen ostean, 1.500 dronek ikuskizuna eskainiko dute, 23:00etatik 23:30era, Iberdrola Dorrea ardatz dela.
Zeruko ikuskizunari Artxandatik, Unibertsitateen etorbidetik, Euskalduna zubiaren ingurutik, Euskadi plazatik eta Txema Agirre plazatik begiratzea gomendatu dute antolatzaileek.
Egun osoan zehar, informazioa emateko guneak, janaria eta edaria erosteko tokiak, osasun laguntza, komunak, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako guneak, adingabeentzako arreta eta Puntu Morea egongo dira parkean.
Zure interesekoa izan daiteke
Alejandro Espinosa, pianoen doinua zaintzen duen profesionala
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da