La Oreja de Van Goghen birako sarreren salmentaren hasiera atzeratu dute
Amazon Web Services zerbitzarien akats masibo batek zerbitzutik kanpo utzi ditu milaka webgune mundu osoan, eta taldeak 16:00etara arte atzeratu du salmenta abiatzeko ordua, eguerdirako aurreikusita bazegoen ere.
Amazon Web Services (AWS), munduko hodeiko zerbitzari sare handiena, erori egin da eta, ondorioz, mundu osoko milaka sare sozial, bideo-jokoen plataforma, sistema informatiko, webgune eta aplikazioetan gorabeherak izaten ari dira astelehen honetan.
Hori dela eta, La Oreja de Van Gogh donostiar taldeak "Tantas cosas que contar" birako kontzertuen sarrerak saltzeari ekiteko unea atzeratzea erabaki du. Gaur eguerdiko 12:00etan abiatzekoak ziren, baina 16:00ak arte atzeratzea erabaki dute.
Joan den astean apaldu ziren zurrumurruak behingoan: Amaia Montero taldearen lehenbiziko abeslaria La Oreja de Van Goghen bueltan da, taldea utzi eta 17 urte geroago, Leire Martinezek denbora horretan izan zuen tokia berriro hartuta.
Taldeak albistea bieztatu zuen, eta 16 kontzertuko bira iragarri zuen, ohar bidez. Bada, gaur, urriak 20, jarriko dituzte emanaldi horietarako sarrerak salgai, 12:00etan, taldearen webgunean.
Lehen kontzertua maiatzaren 9an izango da Barakaldon, BECen, eta 'Tantas cosas que contar' bira uztailaren 31n iritsiko da Donostiara, (Illunbe) eta azaroaren 20an, Iruñera (Nafarroa Arena).
Euskal Herriko fetxez gain, La Oreja de Van Goghek hamahiru kontzertu gehiago emango ditu: Madril, Albacete, Murtzia, Sevilla, Gijon, Santander, Valentzia, Zaragoza, Bartzelona…
Taldeak klasikoz beteta egongo diren kontzertuak agindu ditu: "Cuídate", "La Playa", "Puedes contar conmigo", "Rosas", "20 de enero"... Eta tiketen prezioa 45 eta 72 euro artekoa izango da (gehi "banaketa gastuak"), eta VIP paketeena, 110 eta 290 artekoa.
Taldeak aurreratu duenez, Pablo Benegas gitarristak ez da lehen kontzertu horietan parte hartuko, nahiz eta taldekide izaten jarraituko duen.
“Berriz batuta egotea magikoa da guretzat, eta partekatu egin nahi dugu. Gaur inoiz baino gehiago, gure kantuak eskuetan hartu eta mundura irten nahi dugu, gau batez milaka izan eta zuekin batera kantatu, bizitza behin bizitzen dela, hemen eta orain gertatzen dela guztia”, adierazi du taldeak oharrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.