“La forza del destino” Verdiren operarekin irekiko du denboraldia ABAOk
Lau funtzio egingo dituzte, urriaren 25ean, hasita. Espainiako Gerra Zibilean girotu dute Giuseppe Verdiren drama erromantikoa.
ABAO Opera Lagunen Bilboko Elkarteak La forza del destino lanarekin abiatuko du, urriaren 25ean, Operaren Munduko Egunean, 2025/26 denboraldia. Gainera, hilaren 28 eta 31n ere gozatu ahalko da ikuskizunaz, baita azaroaren 3an ere.
Emanaldi guztiak Euskaldunan izango dira, Euskadiko Orkestraren laguntzaz, Lorenzo Passerini maisuaren zuzendaritzapean.
Lau ekitaldiko obran, Carmen Solis sopranoa izango da Leonora eta Angelo Villari tenorra Don Alvaro, eta beraiekin batera arituko dira Ketevan Kemmozlde mezzosopranoa, Juan Jesús Rodríguez baritonoa, Marife Nogales eta Gillen Munguia.
Lau emanaldietarako sarrerak salgai daude, 26 eta 291 euro arteko prezioan.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko