Ura Bere Bidean bueltan da, Evaristorekin, Leire Martinezekin, Sukenarekin eta Zea Maysen "Elektrizitatea"rekin
Musika sinfonikoa eta euskal musikaren klasiko herrikoiak batzen dituen kontzertua ezinbesteko hitzordua bihurtu da dagoeneko Euskal Herriko musika denboraldian. Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta 24 talde eta artistak baino gehiagok euren musika uztartuko dute ostiral-larunbatetan, urriaren 24an eta 25ean.
Bart, sarrerak agortuta zeudela, entsegu orokorra egin ondoren, gaur-biharretan, ostiral eta larunbatean, 24 talde eta artista Bilboko Orkestra Sinfonikorarekin batuko dira Ura kontzertu sinfonikoan. Aurten, besteak beste, Evaristo (La Polla Records, Gatillazo...), Ariel Rot (Tequila, Los Rodriguez), Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Sukena eta Neomak bildu ditu, eta Zea Maysen "Elektrizitatea" abestiaren 25. urteurreneko bertsioaz gozatu ahal izango da zuzenean.
Emanaldian, aipatutako horiekin batera, beste hauek arituko dira: Bengo, Janus Lester, Anne Lukin, Maren, Bulego (Tom Lizarazu), Nogen, Olatz Salvador, Süne, Xabi Solano, Gatibu (Alex Sardui eta Haimar Arejita), Zea Mays (Aiora eta Piti), Betagarri, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Leihotikan, Gozategi, Latzen (Aitor Uriarte) eta Pier Paul Berzaitz.
Hitzordu bikoitzerako sarrerak agortuta daude.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da