Saldu egin dituzte La Oreja de Van Goghen kontzertuetarako sarrera guztiak, eta iragarri dute Barakaldon, Donostian eta Iruñean emanaldi gehiago egingo dituztela
Donostiako taldeak iragarri du hiru kontzertu gehiago egingo dituztela Euskal Herrian: maiatzaren 10ean, Barakaldon (BEC); abuztuaren 1ean, Donostian (Illunbe); eta azaroaren 21ean, Iruñean (Nafarroa Arena).
La Oreja de Van Gogh taldeak Euskal Herriko kontzertuetarako sarrera guztiak saldu ditu. Hala ere, Donostiako taldeak iragarri du kontzertu gehiago egingo dituela Barakaldon (maiatzak 1), Donostian (abuztuak 1) eta Iruñean (azaroak 21).
Sarrerak erosteko itxaronaldi luze baten ostean, taldearen jarraitzaileek leihatiletan salgai zeuden sarrerak guztiak erosi dituzte.
Sarrerak astelehen honetan jarri behar ziren salgai, 12:00etan, baina, azkenean, salmenta prozesua 16:00etara atzeratu da. Izan ere, eragina izan du Amazon Web Services zerbitzuen erorketak, eta ezinezkoa egin du sarrerak salerostea.
Horrenbestez, eskari handiari aurre egiteko, taldeak iragarri du bina kontzertu egingo dituela Bilbon, Donostian eta Iruñean.
Honako hauek izango dira, beraz, Euskal Herriko kontzertuen data ofizialak: maiatzaren 9an eta 10ean, Barakaldon (BEC); uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean, Donostian (Illunbe); eta azaroaren 20an eta 21ean, Iruñean (Nafarroa Arena).
Sarrera guzti-guztiak saldu dituzte
Euskal Herriko kontzertuez gain, La Oreja de Van Gogh taldeak hamahiru kontzertu egingo ditu biran.
Hamahiru kontzertu horietatik hirutan sold out kartela ere eskegi du taldeak; Zaragoza, Madril eta Bartzelonan hain zuzen ere. Horietan ere bina emanaldi egingo dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko