9 herrialdetako hamahiru abesbatza, Tolosan kantuan
Zortzi ganbera abesbatzak eta bost ahots taldek kantu erlijioso eta profanoak interpretatuko dituzte Gipuzkoako lehiaketaren 56. edizioan.
Urriaren 30etik azaroaren 2ra, Leidor antzokiak Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 56. edizioa hartuko du. Lau egunean, sei emanaldi egongo dira guztira:
Urriak 30, osteguna. 19:00. Polifonia eta folklore modalitateetako ganbera-abesbatzak.
Urriak 31, ostirala. 16:00. Polifonia eta folklore modalitateetako ganbera-abesbatzak.
Urriak 31, ostirala. 19:00. Polifonia eta folklore modalitateetako ganbera-abesbatzak.
Azaroak 1, larunbata. 11:00 (Jesuitinen elizan). Musika erlijiosoko ahots-taldeak.
Azaroak 1, larunbata. 16:00. Musika profanoko ahots-taldeak.
Azaroak 2, igandea. 11:00. Lehiaketaren amaierako saioa eta sari-banaketa.
Ganbera-abesbatzak 17 eta 40 kide artekoak dira, eta polifonia eta folklore modalitateetan abesten dute; ahots-taldeak berriz, 4 eta 16 kide artekoak dira, eta musika erlijioso eta profanoa jorratzen dute. Indonesia, Austria, Estonia, Alemania, Ukraina, Estatu Batuak, Suedia eta Japoniako taldeak ikusteko aukera izango da, besteak beste.
Finalaren ondoren, azaroaren 2an, Skovoroda (Ukraina–Polonia) abesbatzak kontzertua egingo du San Frantzisko elizan, 19:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da