Zinema
2025/03/03 - 05:44
"Anora"k bere gau handia ospatu du Oscarretan
Sean Bakerren filmak bost sari irabazi ditu Hollywoodeko Zinema Akademiaren urteko gau nagusian, tartean film onenarena eta zuzendari onenarena Bakerrentzat berarentzat; zinema independentearen balioa aldarrikatu du "Anora"k Los Angelesen ospatu duten galan.
2025/03/02 - 10:19
Guztia prest da Hollywooden Oscar Sarietarako
Euskal Herrian 01:00a direnean hasiko da gala, Los Angelesen 17:00ak direnean. Anora, The Brutalist, Conclave eta Emilia Perez pelikulak dira aurtengo hautagai nagusiak.
2025/03/02 - 08:00
'Anora', 'Conclave' eta 'Emilia Perez' pelikulek azken lehia dute Oscar sarietan
Publizitate kanpaina biziak eta zenbait kasutan Oscarretarako bidea ilundu duten eztabaidak nabarmendu dira orain arteko ekitaldietan.
2025/03/01 - 10:05
Karla Sofia Gascon Cesar sarietan berragertu da
Frantziako zinemaren sarietan berragertu da aktorea. 'Emilia Perez' pelikula izan da aurtengo irabazle nagusia. Hamabi sarietatik zazpi eskuratu ditu, pelikula eta zuzendaritza onenarenak barne.
2025/02/28 - 15:21
"Faisaien irla"k irekiko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldia
"Mugako thriller"a Asier Urbietaren lehen film luzea da, eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira protagonista nagusiak. Apirilaren 4an proiektatuko dute, Donostiako zinema jaialdia abiatzeko.
2025/02/28 - 11:40
Helena Taberna: ''Maitasuna izan bada, baina bukatu egiten da ia beti''
Nafar zuzendariak zinema aretoetan aurkeztuko du, gaurdanik, "Nosotros" Isaac Rosa idazlearen eleberri batean oinarritutako fim luzea. Maitasun harreman baten amaieratik abiatzen da filma, eta gizon-emakume batzuei begira jartzen da hamar urtez.
2025/02/28 - 11:04
Santa Feko detektibe batek "susmagarritzat" jo du Gene Hackmanen eta emaztearen heriotza
Hackman (95 urte) eta Arakawa (63 urte) hilda aurkitu zituzten, bien txakurretako batekin batera, Santa Fen (Mexiko Berria) zuten etxean, eta oraindik ez dute zehaztu zergatik hil zen.
2025/02/27 - 18:59
Gene Hackmanen 5 paper ahaztezin
Gene Hackman Hollywoodeko izarra gizon gogorraren paperak egiteagatik izan da batez ere ezaguna eta bere belaunaldiko aktorerik garrantzitsuenetako bat izan da. Ibilbide luzean zehar, bi Oscar, hiru Urrezko Globo, hiru BAFTA eta Canneseko Urrezko Palma lortu zituen.
2025/02/27 - 12:20
Gene Hackman aktorea eta Betsy Arakawa emaztea hilda aurkitu dituzte Mexiko Berriko etxean
95 urteko Hackman aktore estatubatuarra izan zen, eta bi Oscar sari irabazi zituen, besteak beste, "The French Connection" eta "Unforgiven" pelikuletan egindako lanagatik.
2025/02/25 - 15:11
''Faisaien irla'' filmaren trailerra
Asier Urbietaren lehen film luzea apirilaren 25ean iritsiko da zinema aretoetara, Göteborgeko eta Malagako jaialdietan erakutsi eta gero. "Mugako thriller" honetako protagonistak Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira.
2025/02/25 - 14:44
"Jone, batzuetan" eta "Todo lo que no sé" filmak Malagako jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira
Andaluziako jaialdiko Sail Ofizialean izango dira, lehiatik kanpo, "Faisaien irla", "Los aitas" eta "8" Julio Medemen film berria ere.
2025/02/24 - 10:47
"El diablo fuma" EQZEn garatutako filma saritu du Berlinalek
Ernesto Martinez Bucio Elias Querejeta Zine Eskolako ikaslearen filmak Lehen Film Onenaren Saria jaso du Berlingo zinema jaialdiko Perspectives sailean.
2025/02/24 - 10:34
"Conclave", Timothée Chalamet eta Demi Moore nagusi, Aktoreen Sindikatuaren sarietan
Asteburuan Oscarrak eman aurretik, Edward Bergerrek kardinalen bilerari buruz eginiko filmak aktore talde onenaren saria irabazi du bart.
2025/02/20 - 17:00
''El casoplon'' filmaren trailerra, erritmo biziko komedia familiarra
Joaquin Mazonen filmak helduen gaiak jorratzen ditu ikuspegi komiko batetik: helburu sozialak, ekonomikoki aurrera egiteko nahia, txikienei transmititzen dizkiegun balioak, etab. EITBk parte hartu du filmean.
2025/02/20 - 14:13
''Una ballena'' filma, Pablo Hernandoren lan berria
Euskal zinemagileak Ingrid Garcia-Jonsson, Ramon Barea eta Kepa Errasti protagonista dituen thriller noir bat sinatu du. Hernandok enkargu berezi bat jasotzen duen soldatapeko hiltzaile bakarti baten istorioa aurkezten du.
2025/02/18 - 11:01
Punto de Vistak 60 pelikula proiektatuko ditu hemeretzigarren edizioan
Zinema Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren Sail Ofizialeko 17 pelikulak pelikula onenaren, zuzendari onenaren eta film labur onenaren sariak, publikoaren eta gazteriaren saria irabazteko lehian izango dira.
2025/02/17 - 15:29
Vitoria-Gasteiz Araba Film Commission sortu dute
Arabako Foru Aldundiak eta hiriburuko udalak lurraldean ikus-entzunezko lanak filmatzea sustatu nahi dute; iaz, 20 film luze filmatu ziren Araban.
2025/02/17 - 13:58
Urtebetean, % 11 hazi da Bilbao Bizkaia Film Commissionek lagundutako ikus-entzunezko ekoizpenen kopurua
% 70era arte irits daitekeen onura fiskala baliatuta, 168 ekoizpen filmatu dira Bizkaian 2024an, filmaketak erakarri, kudeatu eta laguntzeko zerbitzu publikoaren arabera.
2025/02/17 - 09:50
"Conclave" eta "The brutalist" nabarmendu dira Bafta britainiar zinemaren sarietan
Bi filmek urrezko launa maskara irabazi dituzte, baina aita santuen gaineko pelikulak eraman du film onenaren saria britainiar zinemaren sarien 78. edizioan.
2025/02/14 - 13:07
Prime Videok Catherine Zeta-Jones Bilbora ekarriko duen ekoizpena egingo duela baieztatu du
"Kill Jackie" seriea Nick Harkawayren eleberri batean oinarrituta dago, eta martxoan hasiko dira filmatzen Bilbon, Lisboan, Londresen eta Swansean.