Urtebetean, % 11 hazi da Bilbao Bizkaia Film Commissionek lagundutako ikus-entzunezko ekoizpenen kopurua
Bilbao Bizkaia Film Commissionek lurralde horretan 2024an egindako ikus-entzunezko ekoizpenen berri eman du gaur Bilbon, kazetarien aurrean. Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak filmaketak erakarri, kudeatu eta laguntzeko 2014an sortu zuten zerbitzu publikoaren datuen arabera, % 11 areagotu dira denetariko ekoizpenak (168), % 26 filmatze-egunak (1.294), % 133 film luzeak (28) eta % 57 telesailak (11).
43 iragarki, 7 argazki-saio, 16 film labur, 25 telebista-programa, 28 dokumental, 8 bideoklip eta 2 webserie filmatu ziren 74 udalerritan.
Ikus-entzunezkoetan aritzen diren 448 enpresa zenbatu ditu Bilbao Bizkaia Film Commissionek, eta 1.941 enplegu sustatu dituzte ekoizpenek, horien % 75,2 (1.460 afiliazio), Bilbon.
Iaz, Soy Nevenka, Azken erromantikoak, Los aitas, La tregua, Karmele eta Maspalomas film luzeak filmatu ziren Bizkaian, esaterako, eta Zeru ahoak, Querer eta Catch you later telesailak, batzuk aipatzearren.
Onura fiskalak
2023az geroztik, Bizkaiak zerga-pizgarriak eskaintzen dizkie nonahiko ekoizpenei, "betiere horien balio kulturala egiaztatzen bada".
Kenkariaren horien zenbatekoa % 35etik % 60ra bitartekoa da, eta % 10 gehiago handitu daiteke euskara hutsean egindako ekoizpenetarako; kasu horretan, beraz, %70eko gehieneko kenkaria lor daiteke.
2025
Aurten ere, ikus-entzunezko hainbat proiektu martxan daude dagoeneko Bizkaian. Adibide gisa, Inurri itsuak filma jarri dute gaurko ekitaldian; Ramiro Pinillaren eleberrian oinarritutako pelikula Igor Legarretak (Ilargi guztiak, Cuando dejes de quererme) zuzenduko du, eta Itziar Ituño eta Urko Olazabal izango dira protagonistak. EITBren parte-hartzea du filmak.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.