A-20ko Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamairu alderdik osatuko dute historiako Kongresurik anitzena

Orain arte, 2000. urteko hauteskundeetatik atera zen Kongresua izan da Espainiako anitzena. Urte horretan, 12 alderdik osatu zuten Madrilgo parlamentua.
Congreso_EFE
Madrilgo Kongresua. Argazkia: EFE.

Hamairu alderdi ezberdinek osatuko dute igande honetako hauteskundeetatik aterako den Kongresu berria: zazpik talde parlamentarioa izango dute, eta gainontzeko seiak talde mistoan egongo dira. Historiako Kongresurik anitzena izango da.

Orain arte, 2000. urteko hauteskundeetatik atera zen Kongresua izan da Espainiako anitzena. Urte horretan, 12 alderdik osatu zuten Madrilgo parlamentua.

Igande honetako hauteskundeetan, PSOEk eta PPk 296 eserleku lortu dituzte (sozialistek 110 eta popularrek 186), aurreko urteetan eskuratutakoaren azpitik.

1996an 297 diputatu izan zituzten PSOEk eta PPk, 2000. urtean, 308, 2004ko hauteskundeetan, 312 diputatu eta 2008koetan, berriz, 323.

Gaurko emaitzen arabera, ondoko alderdiek talde parlamentarioa lortuko dute: CIU, 16 eserlekurekin, IU (11), Amaiur (7), UPyD (5) eta EAJ-PNV (5).

Horrez gain, talde mistoan alderdi hauek arituko dira: ERC (3), BNG (2), Coalición Canaria (2), Compromís-Equo (1), Geroa Bai (1) eta Foro de Ciudadanos (1).

Aurreko legealdian, PSOEk eta PPk elkarrekin 323 diputatu lortu zitzuten. Gainontzeko 27 eserlekuak horrela banatu ziren: CiU (10), EAJ-PNV (6), ERC (3), IU-ICV (2), BNG (2), Coalición Canaria (2), Nafarroa Bai (1) eta UPyD (1).

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X