PPk gehiengo osoa lortu du eta PSOEk, hondoa jo
ong>PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak eta, botoen % 99,72 zenbatuta, gehiengo osoa lortu du 186 diputaturekin; PSOEk, berriz, 110 diputatu lortu ditu.
Sozialisten porrota baieztatu egin da horrela, PSOEk inoiz lortu dituen emaitza txarrenak izan baititu, 1977an, lehenengo hauteskunde demokratikoetan, lortutako 118 diputatuen azpitik. PPren egoera kontrakoa da, inoizko emaitza onena lortu baitu, Aznarrek 2000 urtean lortu zituen 182 diputatuen gainetik.
PSOEk behera egin duen heinean, alderdi txikien ordezkaritzak gora egin du. CiU Kongresuko hirugarren alderdia izango da 16 diputaturekin.
Izquierda Unidak ere gorakada nabarmena izan du, legegintzaldi osoan bi diputaturekin egon ondoren 11 lortu baititu eta Espainiako hirugarren alderdia da boto kopuruagatik (milioi bat eta erdi baino gehiago).
Ezker abertzalea Madrilgo Diputatuen Kongresura itzuliko da Amaiur koalizioan, eta lortu dituen zazpi diputatuekin ziurtatuta du talde propioa.
UPyD helburu hori lortzetik gertu egon da bost eserlekurekin, milioi batetik gora boto lortuta, Kongresuko laugarren alderdia da boto kopuruan, baina ez du lortu botoen % 5era iristea eta ez du talde propiorik izango.
EAJk Amaiurren agerraldia pairatu du eta sei diputatutik bostera jaitsi da, nahiz eta duela lau urte baino boto gehiago eskuratu.
ERCk hiru diputaturekin jarraituko du eta BNGk zituen biei eutsiko die, Coalicion Canariaren antzera.
GeroaBaik (NaBairen oinordekoa baina Aralar gabe) ordezkaritza lortu du Kongresuan eta Uxue Barkos diputatuak bere lekuan jarraituko du.
Amaiurrez gain, beste alderdi berri batzuk ere sartu dira ganberan: Compromis-Equok diputatu bat lortu du Valentzian, eta FACek ere bai Asturiasen.
Partehartzea % 71,78koa izan da eta abstentzioa % 28,22koa.
Gehien osoa baita Senatuan ere
Botoen % 95,91 zenbatuta, PPk gehiengo osoa izango du baita Senatuan ere. Popularrek 135 ordezkari lortu dituzte, PSOEk 49, CiUk 9, PSC-ICV-EUAk zazpi, EAJk lau, Amaiurrek hiru eta CC-NC-PNCk bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradales Sanchezekin bilduko da gaur Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa izango dira landuko dituzten beste gai batzuk. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak aldebiko batzordearen laugarren bilera egingo dute gaur, ostiralean, Moncloan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.
Zupiria: “Istilu horietan bidegabeko biktima bat egon zen”
Zabarte auziaren harira, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak adierazi du auzitegiei dagokiela zer gertatu zen argitzea, eta familiak errekurritzeko eskubide osoa duela. Hala ere, argi du bidegabeko biktima bat egon zela istilu haietan.
Accionaren presidentearen aurka eginbideak abiatzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPren buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.