Manifestazioa urtarrilaren 7an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak manifestarien aurka egingo du, presoen argazkiak badaude

Grande-Marlaska epaileak Bilboko manifestazioa egiteko baimena eman zuen, bi baldintza jarrita: ETAko presoen argazkiak ez erakustea eta "preso politiko" kontzeptua ez erabiltzea.

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez, urtarrilaren 7an kartzela-politikaren aurka Bilbon egingo den manifestazioan presoen argazkiak erakusten badira edo haien aldeko leloak oihukatzen badira, Ertzaintzak manifestarien aurka egingo du.

Herrizaingo Sailak azpimarratu du Auzitegi Nazionalaren agindua daukala martxaren aurka egiteko, manifestazio egiteko ezarri diren baldintzak betetzen ez badira.

Fernando Grande-Marlaska epaileak abenduaren 30an eman zuen Bilboko manifestazioa egiteko baimena, baina bi baldintza ezarri zituen: batetik, ETAko presoen argazkirik ez erakustea eta, bestetik, "preso politiko" kontzeptua ez erabiltzea.

Herrizaingo Sailak honen guztiaren berri eman die mobilizazioaren deitzaileei eta manifestazioari atxikimendua eman dieten eragileei, eta Auzitegi Nazionalaren baldintzak betetzeko neurriak hartzeko eskaera luzatu die.

Ertzaintzak prest dauka dagoeneko larunbateko martxa kontrolatzeko plana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X