Kartzela-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak baztertu egin du indultu orokorrik ematea ETAko presoei

Hori azpimarratu du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak. Presoen inguruan hartuko diren erabakiak banakakoak izango direla zehaztu du.
18:00 - 20:00
ETAren desarmatzea eskatu eta amnistia ukatu du Gallardonek

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia Ministroak baztertu egin du indultu orokorrik ematea ETAko presoei eta haien inguruan hartuko dituzten erabakiak norbanakoei eragingo dietela zehaztu du.

Gallardon Gasteizen izan da Carlos Urquijo Gobernuaren EAEko ordezkariaren kargu-hartze ekitaldian.

Hitzaldian, Justizia ministroak esan du Espainiako Gobernuaren kartzela-politika "legezko printzipioan" oinarrituko dela eta horren arabera, presoen inguruan hartutako erabakiak norbanakoari eragingo dietela, hau da, ez da neurri kolektiborik izango.

Horren harira, Konstituzioak indultu orokorrak debekatzen dituela eta ondorioz "amnistia" bera debekatzen duela gogorarazi du.

Gallardonek azaldu duenez, ETAko presoekiko politika "barkamenean eta biktimen konponketa bilatzeko nahian" oinarrituko dutela.

Justizia ministroak gogorarazi du Urquijo Gobernuaren ordezkari izan zela 2004an ere, baina egoera "desberdinean", ETAren jarduerari erreferentzia eginez.

"Desberdina da Zuzenbidezko Estatuak eta euskal eta espainiar gizarteek krimenak galarazi dituztelako, espero dezagun betiko izatea", adierazi du.

Itxaropenaren aroa Poliziaren lanak argitu duela esan du Urquijok

Polizia ezberdinen lanak argitu du Euskadiko eta Espainiako "askatasun eta itxaropen aroa", esan du Gobernuaren ordezkari berriak EAEn, Carlos Urquijok.

Bere karguaren zin egitea egin du gaur Gasteizen, Justizia ministro berria, Alfredo Ruiz-Gallardon, egon den ekitaldian.

Gainera, Legebiltzarreko presidentea, Arantza Quiroga, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, Juan Luis Ibarra, Barne eta Justizia sailburua, Rodolfo Ares eta Idoia Mendia, Arabako ahaldun nagusia, Javier de Andres eta Gasteizeko alkatea, Javier Maroto ere bertan izan dira.

Baita, Ertzaintzaren zuzendaria, Jose Antonio Varela, Poliziaren zuzendari nagusia EAEn, Enrique Pamiés eta zonako Guardia Zibilaren zuzendari orokorra, Miguel Castro ere.

Diskurtsoan, Gobernuko ordezkariak "uniformea daramatenei omenaldia" egin nahi izan die eta harrotasunez eramateko animatu die.

Indarkeriaren biktimak ere gogoratu ditu Urquijok eta bere lanean "euren memoria biziagarria" izango dela esan du.

Gainera, Mariano Rajoyri ere eskerrak eman dizkio bere izendapenagatik, baita EAEko PPko presidenteari ere, Antonio Basagoitiri.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X