Basagoiti: 'Lopez jauna, aukeratu egin behar duzu: Batasuna edo PP'
nio Basagoitik ezinegona agertu du lehendakariak iragarri duen Legebiltzarreko batzorde irekia ezker abertzaleak aldarrikatzen duen alderdien mahaia bilakatu daitekeelakoan.
Gauzak horrela, batzorde ireki horretan ezker abertzaleko ordezkariak egongo diren edo ez lehenbailehen argitzeko eskatu dio Patxi Lopezi. Hala bada, batzorde hori babestuko ez duela aurreratu du Basagoitik.
"Batzorde horretan ETAren desegitea exijitzen ez duen edo ETAk eragindako kaltea onartzen ez duten kolektiborik izango ez dela jakiteko bermeak behar ditugu; izan ere, batzorde hori lehenago edo beranduago Batasunarentzako zirrikitua izango baita", azpimarratu du. Horrenbestez, "Lopez jauna, aukeratu egin behar duzu: Batasuna edo PP", gaineratu du.
Basagoitik argi utzi nahi izan du PPren asmoa ez dela alderdien arteko "zatiketarik" ematea, baina, bere iritzian, "oinarria konpartitzea ezinbestekoa da, hala nola, ETA gaitzestea eta Kongresuko Hitzarmenean aipatzen diren puntuak; eta Batasunak oraingoz ez du horrelakorik egin".
"Zuzenbide estatuak elkarbizitzari lagunduko dion jarrera justua eta legezkoa izaten jakingo du, baina ETAri amaiera emateko erakunde terroristaren eta haren atzean dagoen munduaren interesak ez dira eztabaida politikoaren erdian jarri behar", adierazi du.
EAJ
Joseba Egibarrek Legebiltzarreko batzorde irekia osatzea babestu du, baina foro horrek diskrezioz eta arduraz jardun behar duela adierazi du.
Bestalde, kartzela-politika aldatu eta arindu egin behar dela esan du, bakea betikotzen lagunduko duelakoan. Hori dela eta, presoen auziari konponbidea emateko Espainiako Gobernuari elkarrizketak hasi behar dituela uste du.
Horrez gain, Espainian eta Euskal Herrian "dena ETA da" tesia defendatu dutenak badaudela gogoratu du eta, ondorioz, azken hamarkadetan gertatu dena kontatzerakoan "interpretazio aniztasuna" aintzat hartzea garrantzitsutzat jo du. "Kontakizuna osoa izan behar da, baita oroimena ere", esan du.
Ezker abertzalearen legeztatzea ere izan du hizpide. Egibarrek uste du esanguratsua dela Diputatuen Kongresuan Amaiur eta Bildu legez kanporatzeko eskaria PPk atzera bota izana, "orain dela gutxira arte ilegalizazioen alde egon direnean".
Jarrera horrekin, Sorturen legeztatzearen inguruan erabaki bat hartu behar duen Auzitegi Gorenari PPk mezu argia igorri diola iritzi dio Egibarrek.
PSE-EE
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak erantzun egin dio Basagoitiri, eta esan dio talde sozialistak ez duela sustatuko batzordean legez kanpoko erakundeek parte hartzea. Nolanahi ere, gaineratu du ezin dela "mugatu" parte-hartzaileen "kolore politikoa".
"Lehendakariak esan du hainbat erakundetako eta elkartetako ordezkariak deitu ahal izango dituztela, baina, noski, ezin da mugatu elkarte edo erakunde horien kolore politikoa", gaineratu du.
Pastorrek esan du lehendakariak ez duela sustatu demokratikoa ez den inolako adierazpenarik.
Aralar
Aintzane Ezenarrok begi onez hartu du Patxi Lopez lehendakariak Legebiltzarrean bakerako eta elkarbizitzarako batzorde ireki bat sortzeko asmoa iragarri izana, "ezinbestekoa delako eta aurrera egiten jarraitzeko lagungarri izango delako".
Aralarren legebiltzarkideak guztien arteko elkarrizketa babestu du eta "ezberdin pentsatzen dugunon arteko eztabaidak" bultzatzea proposatu du.
Horrez gain, "indarkeria mota ezberdinak eta biktimak klasifikatzeko" asmo gogor kritikatu du, "aurrera egiteko laguntzen ez duelako". Ildo horretan, biktimak guztiak eta indarkeria guztiak aintzat hartu behar direla nabarmendu du.
Egun indarrean dagoen espetxe-politika "krudela" dela esan du eta presoak hurbiltzearen alde eta "apurka-apurka kaleratzeak" egitearen alde egin du, IRAko presoekin hartutako neurriak adibide moduan jarrita.
EA
Legebiltzarrean osatu nahi duen bakerako eta elkarbizitzarako batzorde ireki horretan ezker abertzaleak lekua izango duen edo ez argitzeko eskatu dio Juanjo Agirrezabalak lehendakariari.
Era berean, "gatazkaren muinera" joan eta "Euskal Herria eta Espainiaren arteko gatazka politikoari" heltzeko asmorik duen galdetu dio.
Bestalde, ETAko presoek bizi duten egoera haiei leporatu izan kritikatu du eta espetxe-politikan "Estatuak ere arduraren bat" izango duela nabarmendu du, espetxealdia luzatzen duen 'Parot doktrina' deitutakoari aipu eginez.
Ezker Anitza
Mikel Aranak adierazi duenez, bere talde parlamentarioak lehendakariaren batzorde berezia babestuko du, betiere bakegintza eta normalizazio politikoa bereizten badira.
Aranak gogoratu du bere alderdiak beti defendatu duela "Euskadiko sentsibilitate politiko guztien parte-hartea bermatuko duen foroak, mahaiak nahiz batzordeak sortzea".
UPyD
Gorka Maneirok, berriz, Legebiltzarrean osatuko den batzorde berezi hori gogor salatu du. "ETA gaitzetsi ez dutenak bilduko dituelako eta mahai hori sortzeak Batasunaren agenda onartzea suposatzen duelako; Batasunaren arazoak konpontzeko helburua duten batzorderik ez dugu onartuko", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
PSOE bat dator Felipe VI .ak elkarbizitzarako egindako deiarekin, estremismoen mehatxuaren aurrean
Cristina Narbona PSOEko presidenteak bat egin du Espainiako erregeak Gabonetako mezuan egindako "administrazio publikoen eta alderdi politikoen erantzunkidetasunerako deiarekin", eta bere alderdiak bere ekintzetan "eredugarritasunik handiena bermatzeko lan egiteko" konpromisoa agertu du.
Podemos Euskadi: "Zein erraza den bizikidetzaz aritzea jauregi batetik egiten duzunean"
Podemos Euskadik Felipe VI.aren Gabonetako hitzaldia kritikatu du. Leticia Jimenezek azaldu duenez, elkarbizitzan oinarritu da hitzaldia, gehiengo sozialaren benetako arazoak alde batera utziz.
Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat
Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.
EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.
Mazonek Feijoori bidalitako mezuak, Goidiaren egunean: "Hau hondamendi bat izango da, presi"
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidente ohiak Alberto Núñez Feijoo popularren buruzagiarekin hitz egin zuen Goidiaren egunean, 20:08tik 23:29ra. Gauak aurrera egin ahala aitortu egin zion: "Hondamendi itzela izango da hau, presi".
Felipe VI.ak eztabaida politikoan tentsioak sortzen duen gogaitasunaz ohartarazi du eta elkarrizketa eskatu du elkarbizitza "hauskorra" babesteko
Gabonetako Mezua, bere erregealdiko laburrena, ezohiko formatuan eta tonu zuzenean egin du. Errege Jauregiko zutabe-aretotik, konfiantza-krisia, erakundeen eredugarritasuna eta herritarrak kezkatzen dituzten arazo nagusiak izan ditu hizpide.
Euskararen aurkako "oldarraldia marra gorri guztiak gainditzen" ari dela salatu du EH Bilduk
Euskalgintzaren Kontseiluak larunbat honetarako Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia egin du koalizio subiranistak, "euskaltzaleen indar eta batasun erakustaldiarekin" bat egiteko.
Jon Insausti: "Politika ez da pankartetatik edo sare sozialetatik egiten"
Urriaren 29an hartu zuen Gipuzkoako hiriburuko aginte-makila, Eneko Goiak uko egin ostean, baina dio ez duela "minutu bat ere" galdu.
Ibarrola eta Garcia Adanero Iruñeko zinegotzien dimisioa eskatu dute, "diskurtso xenofoboak" egiteagatik
EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin taldeek egindako dimisio eskaera babestuko du PSNk. Sexu-eraso bat leporatzen zitzaien gizonen eta Udal Gobernuaren aurka, "kontrastatu gabe eta zorroztasunik gabe, gezurrak eta faltsukeriak" zabaltzea leporatu diete Ibarrolari eta Garcia Adanerori.
Eusko Legebiltzarrak "eztabaidak errespetuz" egiteko deia egin du, De Andresi aipamen berezirik egin gabe
PPko presidenteak EH Bilduren "sarraskia" etorriko zela esan ondoren, koalizio abertzaleak babesa eskatu zion Legebiltzarreko Mahaiari baina honek ez dio zigorrik ezarri De Andresi.