EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Legebiltzarrak "eztabaidak errespetuz" egiteko deia egin du, De Andresi aipamen berezirik egin gabe

PPko presidenteak EH Bilduren "sarraskia" etorriko zela esan ondoren, koalizio abertzaleak babesa eskatu zion Legebiltzarreko Mahaiari baina honek ez dio zigorrik ezarri De Andresi.

De Andres eta Otxandiano Legebiltzarrean EFE
Javier de Andresek EH Bilduren "sarraski politikoa" iragarri zuen Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak adierazpen bat onartu du astearte honetan, "errespetuzkoa eta eraikitzailea" izango den eztabaidak egin daitezela eskatzeko, Javier de Andres EAEko PPren presidenteak koalizio abertzalearen "sarraskia" iragarri zuelako EH Bilduk egindako babes-eskaerari erantzunez. Hala ere, testuak ez du De Andres espresuki aipatzen, eta, beraz, EH Bilduk bere desadostasuna adierazi du, eta PPko presidentea "zuritzen" duela iritzi dio.

EAJk eta PSE-EEk onartu duten adierazpenak dio, "azken aldian behin eta berriz gertatu diren egoeren aurrean", ezinbestekoa dela "bizitza parlamentarioaren segurtasuna eta herritarren konfiantza babestea", eta, horretarako, baliotsutzat jotzen du "errespetuzko eztabaida eraikitzailea, sumindura edo kalte pertsonala bilatzen duen adierazpen edo jarrera kualifikatzetik urrun dagoena". 

Testuaren arabera, errespetuzko giroak Eusko Legebiltzarraren "ezaugarri identitarioa" eta "ondarea" izan behar du, eta legebiltzarkideei erantzukizunez jokatzeko eskatzen die, "ordezkari izatearen funtzioa desitxuratzen duten dinamikak saihestu" ditzaten eta "hitzak izan daitezen baliozko tresna bakarrak"

EH Bilduk ez du testua babestu. Eraitz Saez de Egilaz legebiltzarkideak azaldu duenez, Mahaiak ez du onartu koalizio abertzaleak eskatu zion babesa, eta uste du EAJ eta PSE-EE De Andresen hitzak "zuritzen" ari direla "hain testu generikoarekin".  Horregatik, alderdi abertzaleak adierazpenaren aurka bozkatu du. 

Mikel Mancisidor arartekoa aukeratzeko osoko bilkukan egin zituen hitz polemiko horiek Javier De Andres EAEko PPren presidenteak.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X