Alderdiak mokoka berriro, Mancisidor arartekoaren izendapena eta PP-EH Bildu liskarra tarteko
Javier De Andres EAEko PPko buruzagiak aitortu duenez, "akaso exterminio hitza erabiltzea ez zen egokiena izan". Dena dela, EH Bildu "anomalia politiko bat" dela esan du PPk. Koalizio abertzaleak EAJren eta PSE-EEren "ekidistantzia" salatu du.
Mikel Mancisidor ararteko izendatzeko osoko bilkura sutsua eta ika-mikaz betea izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta han esandakoek soka luzea ekarri dute, alderdiak mokoka ibili baitira gaur ere, Radio Euskadiko "Parlamento en las ondas" saioan. Indar politikoek—EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP eta, asteon, Vox— ostegunean adierazitakoak berretsi dituzte, Alderdi Popularraren aldetik nolabaiteko zuzenketa egon bada ere. Izan ere, Santiago Lopez PPko legebiltzarkideak jakinarazi du Javier De Andresek aitortu diola EH Bildu politikoki "akabatzeko" deia ez zela "akaso egokiena izan". Bestalde, EH Bilduk salatu du EAJk eta PSE-EEk Alderdi Popularra zuritu dutela. Jeltzaleen eta sozialisten ustez, PPk eta EH Bilduk, biek, jardun zuten desegoki.
Aritz Abaroa EAJren legebiltzarkidearen esanetan, ostegunekoa "lotsagarria" izan zen, eta defendatu du Legebiltzarreko eztabaidek "Madrilgo girotik kanporakoa" izan behar dutela. Salatu duenez, bai PPk eta bai EH Bilduk giroa "polarizatu" zuten . Gainera, Arartekoren profilaren inguruan EH Bilduri gezurretan aritzea leporatu dio. "EH Bilduk esan zuen ez zuela gure hautagaiaren alde bozkatuko Mancisidor euskalduna ez zelako eta, beraien ustez, emakumezkoa izan behar zuelako. Gaur beste gauza bat esan dute: euskarazko maila nahikorik ez duela eta emakumearen gaia ez dute aipatu ere egin, aitortu dutelako euren bost hautagaietatik hiru gizonezkoak zirelako".
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduren legebiltzarkideak uste du ez dela onargarria ostegunean gertatutakoa "desitxuratu" nahi izatea, eta ika-mika ez zela PPren eta EH Bilduren "polarizazioaren" emaitza izan. Salatu duenez, jeltzaleek eta sozialistek PPrekin "akordioa zutela ezkutatu nahi izan dute" eta Arartekoaren inguruko eztabaida behar zuena "EH Bilduren inguruko debatea" bilakatu zen. Saez de Egilazen aburuz, "De Andresek herri honen borondatea gutxietsi eta iraindu zuen", eta gogora ekarri du koalizioa EAEko bigarren indar politikoa dela. Ildo horretan, EAJk eta PSE-EEk De Andresen adierazpenekiko agertu duten "ekidistantzia" salatu du.
Ekain Rico (PSE-EE) "antzerkia" egitea egotzi dio EH Bilduri, eta uste du koalizio abertzaleak zein PPk "marra guztiak gainditu" zituztela. De Andresen adierazpenak "ez egokiak, okerrak eta demokraziaren kontrakoak" izan ziren, horren ustez. EH Bildu ahotan, "deigarria iruditzen zait Pello Otxandiano sututa agertzea, eta De Andresek adierazpenak inflexio puntua izan zirela esatea. Euskadin, duela gutxira arte, exterminio politikoa ez zen hitzezkoa, ekintzak baizik". Mancisidor euskalduna ez delako arbuiatzea salagarria dela deritzo Ricok: "Demokraziaren kontrako jarrera da, argi eta garbi. Euskaldunak ez diren euren boto-emaileei azalpenak eman beharko dizkiete", ohartarazi du.
Santiago Lopez PPren legebiltzarkideak azaldu du De Andresekin hitz egin duela gaur bertan, eta horrek onartu diola ostegunean erabilitako berba "akaso egokiena izan" ez zela. Dena dela, azpimarratu du EH Bildu "anomalia politikotzat" dutela, Ernai euren gazte erakundeak egindako "erasoengatik" eta "torturatzaile bat" dutelako buru (Arnaldo Otegiri buruz ari da). Mancisidor ararteko izateko profil egokia duela berretsi du: "EH Bilduri gustatzen ez bazaio, izango du zerbait ona. Gu pozik gaude gustatzen ez zaiolako".
Azkenik, Amaia Martinezen (Vox) ustez, Mikel Mancisidorren curriculuma "apartekoa eta perfektua" da, eta EH Bilduren jarrera kritikatu du. Salatu duenez, koalizioa "tematuta dago euskara ez dakiten horiek ez dutelako Euskadin lan egiteko eskubiderik, ezin dutela kargu publiko bat bete eta, batzuengatik balitz, ez lukete bizitzeko eskubiderik ere izango".
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.