ARARTEKO BERRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eztabaida sutsua piztu da EH Bildu eta PPren artean ararteko berria aukeratzeko unean

"Jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio De Andresek (PP) koalizio subiranistari. Otxandianok aurreratu du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela haren aurka.

Iragarkia
GRAFCAV7793. VITORIA, 17/12/2025. El portavoz de EH Bildu, Peio Otxandiano (d,) durante la intervención del portavoz del del Partido Popular, Javier de Andres (i), en el pleno del Parlamento Vasco que se celebra este jueves en Vitoria donde se elegirá al nuevo ararteko, Mikel Mancisidor. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
18:00 - 20:00

Javier de Andres eta Peio Otxandiano, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Mikel Mancisidor ararteko berriaren izendapena tentsio handiko eztabaidarekin amaitu da Legebiltzarrean. PPk eta EH Bilduk akusazioak bota dizkiete elkarri. Koalizioak gogor kritikatu du Mancisidor aukeratu izana, ez baitauka, EH Bilduren hitzetan, "euskara maila egokia". 

Mancisidorrek berak ez die erantzun nahi izan EH Bilduren hitz horiei, ez zelako "polemiketan sartzeko eguna". "Legebiltzarkide guztiei eskerrak ematen dizkiet, bozkatu dutena bozkatu dutela ere. Guztion arartekoa izan nahi dut", gaineratu du. 

Mancisidorren euskara miala eskasa dela esateaz gain, Arkaitz Rodriguez (EH Bildu) oposizioko talde nagusiaren legebiltzarkideak Mancisidor hautatu izana kritikatu du, "neutraltasuna eta independentzia politikoa ez bermatzeagatik", eta "ezkerreko independentismoaren aurkako" iritziak dituzten artikuluak argitaratu izanagatik. 

Halaber, EAJk eta PSE-EEk kargu hori "garai ilunetako" alderdi batekin adostu izana gaitzetsi du, PPri erreferentzia eginez. "Goizean Aiuso entzun, Euskadi euskaldun esaten dute, eta, arratsaldean, Ayusoren PPrekin adostu. Pradales jauna, arartekoa ez da euskalduna ", adierazi du.

Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak defendatu du Mancisidorrek arartekoa izateko baldintza egokiak bete egiten dituela, eta berretsi du Euskadin akordioak behar direla giza eskubideen inguruan.

"Mehatxuak mehatxu, jakin ezazue lehenago edo beranduago indar politiko gisa akabatuko zaituztela", ohartarazi dio koalizio abertzaleari.

Hitz horien ostean, Otxandianok iragarri du "neurri politikoak eta legalak" aztertuko dituztela De Andresen aurka.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Xabier Barandiaranek (EAJ) Mancisidorren profila defendatu du, "prestakuntza handia" duelako, ibilbide profesionala daukalako eta giza eskubideekin lotura duelako. "Pertsona zintzoa, zentzuduna eta leiala da", azpimarratu du.

Azkenik, Jon Hernandezek (Sumar) boto zuria justifikatu du arartekoaren figurak "ahalik eta adostasun handiena" izan behar duelako, eta, haren ustez, EAJk eta PSE-EEk ez dute hori lortzeko jardun.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X