Epaiketa Auzitegi Nazionalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Askatasuneko eta D3Mko kideek akusazioak ukatu egin dituzte

Fiskaltzak 7 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu, ETAko kide izatea edo taldearekin kolaboratzea egotzita.
18:00 - 20:00
Askatasuneko eta D3Mko 13 kide epaitzen hasi dira

Madrilgo Auzitegi Nazionalean, gaur hasi da Askatasuna eta D3Mren aurkako epaiketa. 13 auzipetuek deklaratu dute dagoeneko, eta akusazioak ukatu egin dituzte. Auzipetuek ez dituzte fiskaltzaren galderak erantzun.

Jone Goirizelaia eta Kepa Landa abokatuen galderei erantzuteko, EKINekin edota Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduarekin harremanik ez dutela nabarmendu dute. Auzipetu batzuk onartu dute hauteskunde zerrenda "legaletan" parte hartu zutela.

Amparo Lasheras D3Mko bozeramailea izan da Manuela Fernandez de Prado epailearen aurrean deklaratzen lehena. Eusko Legebiltzarrean zegoen "hutsune politikoa" betetzeko parte hartu zuela deklaratu du, eta parte-hartze politikorako eskubidean oinarrituz egin zuela gaineratu du.

2009ko martxoko hauteskundeetan parte hartu zuen Las Herasek. Auzitegiek legez kanpo utzi ondoren, D3Mk ekimenik ez zuela egin gogoratu du, "hauteskundetan parte hartzeko" sortu baitzuten.

Bestalde, Arantza Urkaregik esan du ez zela D3M plataformako kidea izan, baina Deustuko notariotza batean hautagai-zerrendari babesa eman ziola azpimarratu du. Aurretik Herria Aurrera elkartean lan egin zuen, eta Bilboko Udalean Euskal Herritarrok alderdiko zinegotzia izan zen. ETAren aginduetara edota ETAren aparatu politikoaren menpe ez duela "inoiz" lanik egin gaineratu du.

Amaiurreko alderdiek babesa eman diete

Amaiur koalizioko lau alderdiek (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba) Demokrazia Hiru Milioi eta Askatasunako 13 kideei babesa eman diete, haien aurkako epaiketaren lehenengo egunean.

Epaiketa gaur hasi da

Askatasuneko eta Demokrazia 3 Milioiko (D3M) 13 kide akusatuen aulkian eseriko dira gaurtik Auzitegi Nazionalean, ETAko kide izatea edo kolaboratzea egotzita. Fiskaltzak 7 eta 9 urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu.

Bi alderdi horiek zerrendak aurkeztu zituzten 2009an, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, baina Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak legez kanpo utzi zituzten.

D3Mren aldetik, auzipetutakoak honakoak dira: Amparo Lasheras, Arantza Urkaregi, Elisabeth Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta eta Zuriñe Zorrozua. Vicente Gonzalez Mota fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat, erakunde terroristako kide izatea egotzita.

Askatasunari dagokionez, Jose Antonio Munduate, Xaber Isasa, Fernando Antia eta Aitor Ligerzana eseriko dira aulkian, ETArekin kolaboratzea leporatuta. Ministerio Publikoak 7 urte eskatu ditu haientzat.

Fiskalaren ustez, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuna legez kanpo geratu eta gero, "haien jarduerak egiteko estrategia" sortu zuen ezker abertzaleak, alderdi berrien bitartez "legeari iruzur egiteko eta proiektu terrorista garatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X