2011n amaitutzat jo zuten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak berriz ireki du GALen azken hilketaren kasua

1987ko uztailaren 24an bonba auto bat jarrita Garcia Goena hiltzeko egin zuten atentatuaren egile intelektualak eta materialak topatu nahi ditu Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko magistratuak.

Auzitegi Nazionalak 1987an hil zuten Juan Carlos Garcia Goenaren kasua (GALen azken atentatua) berriz irekitzea erabaki du. Erabakia Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak hartu du, Fiskaltzak eskatuta, El Mundo egunkariak argitaratu duenez. 2011n, Baltasar Garzonek kasua behin-behinean amaitutzat jotzea erabaki zuen.

Orain, 1987ko uztailaren 24an bonba-auto bat jarrita Garcia Goena hiltzeko egin zuten atentatuaren egile intelektualak eta materialak topatu nahi ditu Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko magistratuak. Biktimak ez zuen ETArekin harremanik, eta erbesteratutako kontzientzia-eragozlea zen.

Lehen neurri bezala, epaileak Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari atentatuari buruzko txostena eskatu dio, eta, laister, alargunari deituko dio. Garcia Goenari buruz argitaratu den material fotografikoa eta GALek eskuratu zuen biktimaren argazkiaren egilea non dagoen jakin nahi du. GALeko hiltzaileek Garcia Goena identifikatzeko 1985. urteko Gabonetan biktimak familiarekin batera atera zuen argazki bat erabili zutela jakin ostean, Laura Martin alargunak berak eskatu zuen kasua berriro irekitzea. Argazkia Hendaian atera zuten, eta argazkilariak bi atera bazituen ere, familiak bakarra jaso zuen eta bestea GALen eskuetara iritsi zen.

Informazio horrekin, Auzitegi Nazionalak kasua berriz irekitzea erabaki du; izan ere, kasua preskribatu ez dela uste du. Jose Amedo komisariorde ohiak eta Michel Dominguez lankideak kasu honengatik epaitu zituzten, baina, azkenean, absolbitu egin zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X