Konstituzionalean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin koordainketa ekiditeko dekretuaren aurka helegitea jarri dute

Rajoyren Gobernuak jarri du, Konstituzionalean. Auzitegiak helegitea onartuko duen ala ez jakin arte Jaurlaritzak ez du adierazpenik egingo.
Euskadin koordainketa ekiditeko dekretuaren aurka helegitea jarri dute. EFE

="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/916327/koordainketa-eaen--botikak-koordaintzeko-araua-indarrean-sartu-da/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/916327/koordainketa-eaen--botikak-koordaintzeko-araua-indarrean-sartu-da/" target="_blank">Euskadin koordainketa ekiditeko helburua duen dekretuaren kontra Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzea erabaki du Ministroen Kontseiluak, Estatu Kontseiluaren ebazpena ezagutu ondoren.

Ebazpen horren arabera, EAEko dekretua ez dator bat Estatuko oinarrizko arauarekin, eta arau hori ''urratzen du''. Zehazki, ez dator bat erabiltzaileak egin behar duen ekarpenean ezta ordainketa egin behar ez duten erabiltzaileak zehazterako orduan ere (dekretuan gehiago dira ordainketa egin behar ez dutenak).

Lege dekretuak aukera ematen die erkidegoei osasun arloan hobekuntzak ezartzeko, baina gai teknikoetan eta teknologikoetan, eta prozeduretan.

Kontrara, ''ematen du ezin dutela Estatuko oinarrizko arauei jarraituz koordainketari lotuta dagoen zerbitzu bat handitu edo hedatu'', ebazpen horrek jasotzen duenez.

Hala, ''Estatuari bakarrik'' dagokio Osasun Sistema Nazionalaren finantzaketa definitzea, testu horren arabera.

Halaber, Kontseiluaren arabera, etorkin irregularrei osasun txartela kentzea ekidin nahi du EAEko dekretuak, eta hori ez da bateragarria Estatuko legediarekin. Estatu Kontseiluaren hitzetan, ''erkidegoek ez dute eskumenik'' osasun zerbitzuak jasotzeko eskubideak arautzeko.

Jaurlaritzak ez du baloraziorik egin

Auzitegiak helegitea onartuko duen ala ez jakin arte Eusko Jaurlaritzak ez du adierazpenik egingo.

Zure interesekoa izan daiteke

Arnaldo Otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi: "Espainiak aukera ematen digu hauteskundeetan herri gisa hitz egiteko, eta guk, siglak baino, herri-ahots demokratikoa izan nahi dugu"

EH Bilduk ez du bat egiten Gabriel Rufianek PSOEren ezkerrera dauden alderdiak elkartzeko egindako proposamenarekin, hauteskunde orokorretarako EH Bilduk baduelako jada estrategia bat ezarria, "siglen gainetik herria" jartzea, eta, horren harira, EAJri "herri gisa" jarduteko egindako gutxiengoen proposamenaz aritu da astelehen honetan Euskadi Irratian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X