Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Imanol Pradales eta Pedro Sanchez, aurreko bilera batean. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Pradales-Sanchez bilera: Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak bilera egingo dute Moncloan. Besteak beste, Irango gerrak euskal enpresa eta familietan izan duen eragina, migrazioa (Euskadi “iparraldeko muga” gisa hartzeko eskaera) eta medikuen greba aztertuko dituzte, baita oraindik eskualdatzeko dauden transferentziak eta Tubos Reunidosen egoera ere. Bilera 11:30ean hasiko da, eta lehendakaria hedabideen aurrean agertuko da bilera amaitutakoan.
- Korrika: Korrikak Bizkaian eta Araban emango du eguna, eta Zaldiaran mendatetik barrena helduko da Gasteizera iluntzean.
- EITB Maratoia: EITBk 2026ko EITB Maratoirako aukeratutako kausa aurkeztuko du. 10:30ean egingo dute, EITBren Bilboko egoitzan. Besteak beste, Isabel Octavio ETBko zuzendaria; Iñaki Gutierrez Eusko Jaurlaritzako Ikerketa, Berrikuntza eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria, eta Javier Muñoz Biobizkaiako ikertzailea izango dira bertan.