Uribetxebarria auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk salatu du hauteskunde interesak daudela Uribetxebarria auzian

EAJko presidentearen ustez, PPk eta ezker abertzaleak "puztu" egin dute auzia.
Iñigo Urkullu EAJko presidentea. EFE

Iñigo Urkullu EAJko presidente eta alderdi horretako lehendakarigaiak salatu du PPk eta ezker abertzaleak "puztu" nahi izan dutela Josu Uribetxebarria ETAko presoaren auzia, "hauteskunde interesak" direla eta.

Punto Radion egindako elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak errefusatu egin du auzia "PPren eta ezker abertzalearen tentsio ikuzkizuna" bihurtzea.

Bestalde, Patxi Lopez lehendakariari zuzendu zaio, eta esan dio euskal herritarrek ez dutela merezi aurrekanpainan izatea "hainbat hilabetez".

Urkulluk aitortu du balitekeela Eusko Jaurlaritzak "likidezia" edukitzea, baina kezkagarriena zorra izango dela ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X