Zaintzapean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak Villanueva aske utzi du, euroaginduaren erabakiaren zain

Iturri juridikoen arabera, Villanueva Urruñan (Iparralde) biziko da eta astean behin polizia etxea joan behar du. Horrez gain, ezin izango da baimenik gabe Frantziako Pirinio Atlantikoetatik atera.
Arturo Villanueva Segiko ustezko kidea. Argazkia: EITB.

Arturo Villanueva Arteaga Segiko ustezko kidea zaintzapean aske utzi du epaileak, Espainiak igorritako euroaginduaren inguruko erabakia hartzen duten bitartean. Espainiak terrorismo delituak egotzi dizkio Villanuevari.

Iturri juridikoen arabera, Villanueva Urruñan (Iparralde) biziko da eta astean behin polizia etxea joan behar du. Horrez gain, ezin izango da baimenik gabe Frantziako Pirinio Atlantikoetatik atera.

Euroaginduaren inguruko epaiketa atzeratzea eta Villanueva aske uztea erabaki zuen atzo Pauko Auzitegiak. Villanueva 1976. Urtean jaio zen, Iruñean eta aurtengo abuztuan Iparralden atxilotu zuten, Auzitegi Nazionalak eskatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat

Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan

Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X