Nazioarteko bitartekaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu Powellekin bildu da bakegintzaz hitz egiteko

EAJren presidente eta lehendakarigaia Tony Blairren kabinete buru ohiarekin bildu da Aieteko Konferentzian adostutako adierazpeneko puntuen balantzea egiteko.
18:00 - 20:00
Urkullu Powellekin bildu da bakegintzaz hitz egiteko

Jonathan Powell, Tony Blair Britainia Handiko lehen ministro zeneko kabinete burua, Euskal Herrira itzuli da. Ulsterreko bake negoziazioen sustatzaile izan zen Powell, eta iazko Aieteko Bake Konferentziako protagonista nagusietako bat. Gaur Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiarekin bildu da bakegintzaz hitz egiteko, San Etxeko iturriek EITBri jakinarazi diotenez.

Hasiera batean, bilerak sekretua izan behar zuen, baina azkenean hedabideek albistearen berri eman dute. EAJren presidentea haserre agertu da horregatik. Hala ere, Urkullu elkarbizitzaren eta normalkuntzaren inguruko eztabaidari ekitearen alde agertu da, eta horretarako, leku egokiena Eusko Legebiltzarra dela iritzi dio; are gehiago legegintzaldi berrian alderdi politiko guztiak egongo direlako.

Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarra osatzeko eguna, azaroaren 20a, izango da Aieteko Konferentziako parte-hartzaileen hitzordu berria.

Jonathan Powell agente politikoekin, sozialekin, Elizarekin eta patronalarekin batzartuko da datozen egunetan balantzea egiteko. Bilera horietan, Nazioarteko Harreman Taldeak azken hilabeteotan egin duena azalduko du.

Powellen gonbidapena alderdi guztiek onartu dute, PPk izan ezik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X