Hezkuntza-erreforma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uriarte Wertekin bilduko da, hezkuntza erreformaz hitz egiteko

Hezkuntza erreforma jorratzeko ministroak erkidegoetako ordezkariekin deitu duen laugarren bilera da.
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. EFE

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu berria Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak erkidegoetako ordezkariekin deitu duen bileran izango da asteazken honetan.

Hezkuntza-erreforma jorratzen jarriatuko dute hitzordu horretan, eta kargua zin egin ondoren Uriartek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu gisa egingo duen lehen ekitaldia izango da.

Erreformari buruz laugarren bilera, azkena

Asteazken honetakoa Hezkuntza kalitatea hobetzeko etorkizuneko lege organikoari buruzko laugarren bilera izango da, eta segur aski, azkena. Hasiera batea, autonomia erkidego guztietako kontseilariak joatea aurreikusi dute.

Lehenengo bilera abenduaren 4 egin zuten, eta horretara ez zen joan Isabel Celaa jarduneko sailburu sozialista. Haren ordez Marian Ozcariz sailburuordea bertaratu zen.

Aurreko Eusko Jaurlaritzak proposamena errefusatu zuen, lehian inbasioa "maximoa" esan nahi zuela uste zutelako eta hizkuntza gaiari dagokionez Espainian lortutako "bat-etortze historiko guztiak apurtzen" zituelako.

EAJren jarrera

Arantza Tapia Iñigo Urkulluren Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasun sailburuak EAJko diputatua zenean, hilabete hasieran, honako hau esan zuen: "Ministerioaren zirriborroak euskera erasotzen du, eta eraso nabarmena egiten dio ere eskuduntzari".

Tapiak Gobernuari EAJ aurrez aurre izango zuela jakinarazi zion, "muga gorri horiek pasatu nahi baditu".

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X