Kartzela-politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Larunbateko manifestazioa ilegala izan daitekeela esan du Urkijok

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Auzitegi Nazionalaren esku jarri duen txostenean azaltzen denez, manifestazioak biktimen legea urra lezake.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB

Herrirak euskal presoei ezartzen dieten kartzela-politika salatzeko eta Xabier Lopez Peña ETAko presoaren heriotza argitzeko larunbaterako deitu duen manifestazioak biktimen legea urra dezakeela ohartarazi dio Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskal buruari.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak txostena igorri du Auzitegi Nazionalera, Herrirak euskal presoen kontrako kartzela-politika salatzeko eta Thierryren heriotza argi dadila aldarrikatzeko larunbaterako deitu duen manifestazioaren berri emateko.

Espainiako Gobernuaren ordezkariaren esanetan, "Thierryren omenezko martxak" Terrorismoaren Biktimen Babeserako eta Errekonozimendurako Legea urra dezake.

Era berean, Zigor Kodearen 578. Artikulua, terrorismoa goratzearen edo justifikatzearen delitua, ere urra dezakeela ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X