Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segikoak izateagatik zigortutakoek ez dute Gorenaren epaia onartzen

"Kostako zaie gu eramatea" adierazi dute auzipetuek prentsaurreko batean. Datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Donostian.
Segiko kide izateagatik kondenatutako gazteak. EFE

Segiko kideak izatea egotzita seina urteko espetxe zigorrera kondenatu dituzten zortzi gazteek Auzitegi Gorenaren epaia ez dutela onartzen adierazi dute goizean Donostian egin duten agerraldian. Epaia ez dutela onartzen irudikatzeko epaiaren kopia apurtu dute bertan.

Aitor Olaizola, auzipetutako gazteetako batek, Donostiako Boulevardean emandako prentsaurrekoan adierazi du, ez dutela onartzen "epai zikin" hori, eta ez diotela "zilegitasunik" ematen.

Horren ustez, Auzitegi Gorenaren epaiak "Estatu espainiarraren izate faszista agerian uzten du".

"Kostako zaie gu eramatea", esan du Olaizolak, eta gainerako auzipetuekin batera, epaiaren kopia bat apurtu du.

Manifestazioa

Txerra Bolinagak ere, Eleak mugimenduko bozeramaileak, Gorenaren epaia gaitzetsi du eta datorren larunbaterako manifestazioa deitu dute Donostian. Auzitegi Gorenaren epaiaren kontrako martxa 17:00etan abiatuko da Donostiako Boulevardetik.

Zure interesekoa izan daiteke

AME6410. BELÉM (BRASIL), 07/11/2025.- El presidente del Gobierno de España, Pedro Sánchez, habla durante la cumbre de líderes de la COP30 este viernes, en el Centro de Convenciones Hangar en Belém (Brasil). Sánchez anunció una contribución añadida por parte de España de 45 millones de euros a la lucha contra el cambio climático y ofreció a su país para avanzar en ese camino y hacer frente al riesgo que suponen los negacionistas. EFE/ Antonio Lacerda
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek

Pedro Sanchezek, COP30 hasi aurreko buruzagien goi-bileran parte hartu ostean Brasilen emandako prentsaurrekoan, Junts "oso serio" hartzen dutela esan du, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi" duelako., izan ere, azpimarratu duenez, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da.   Sanchezek berretsi duenez,  Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriekin edo horiek gabe, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du eta Gobernuak bere ibilbide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".

Ibone Bengoetxea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

 Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen 

Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela

Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X