Aldaketa estatutuetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOEk barne hauteskundeen bidez hautatuko du idazkari nagusia

Orain arte, hauteskundeetako hautagaiak aukeratzeko baino ez dituzte erabili primarioak alderdi sozialistan.
Patxi Lopez (ezkerrean) eta Eduardo Madina (eskuinean), Rubalcaba ordezkatzeko faboritoak. EFE
Patxi Lopez (ezkerrean) eta Eduardo Madina (eskuinean), Rubalcaba ordezkatzeko faboritoak. EFE

Oscar Lopez PSOEko Antolakuntza idazkariak alderdiaren estatutuak aldatzea proposatuko du barne organoetan, idazkari nagusia modu zuzenean primarioen bidez hautatu ahal izateko.

Lopezek Forum Europa gosari informatiboan parte hartu du, Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiarekin batera, eta bertan egin du iragarpena.

Orain arte, hauteskundeetako hautagaiak aukeratzeko erabili izan dituzte barne hauteskundeak PSOEn, baina estatutuetan ez dute aurrez ikusi horrela idazkari nagusiak ere hautatu ahal izatea.

Duela aste batzuk, Galiziako PSOEk bere idazkari nagusia primarioen bidez hautatzeko prozesua abiatu zuen, eta zuzendaritza federalak aukera hori estatutuetan jasota ez dagoela ohartarazi zion.

Horren ildotik, lurralde zuzendaritzek alderdiaren arauak aldatzeko gaitasunik ez dutela ohartarazi du Oscar Lopezek, eta, hortaz, alderdiaren estatutuak aldatu arte itxarotea  eskatu die Galiziako sozialistei.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X